Bihar, martxoak 26, Ortuellako Langabetuen Asanbladak manifestaldia antolatu du herrian. Indarrak batzeko unea da. Bihar 19:00etan Udaletxeko plazan.
2013/03/25
lana banatu! aberastasuna banatu!
Bihar, martxoak 26, Ortuellako Langabetuen Asanbladak manifestaldia antolatu du herrian. Indarrak batzeko unea da. Bihar 19:00etan Udaletxeko plazan.
herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen
"Herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen. Hautatzen diogun ama hizkuntzaren arabera dago gure herriaren geroa. Erdaraz mintzaraziko gaituztela? Badakigu hori. Herri honek pentsatu beharko du zerbait erdarari buruz, baina herri hau ezin da pentsatu erdaraz, herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen." Amets Arzallus
2013/03/20
euskararen lekukoa Ortuellan
Ostiralean Korrika Ortuellara
helduko da. Edizio honetan eman euskara elkarri lemapean, euskara
ikasten ari diren lagun guztiak omendu nahi ditu Korrikak. Ortuellako
euskaldun gehienok ez dugu euskara etxean jaso, euskaltegian edo
eskoletan ikasi dugu, beraz; aurtengo omenaldia guretzat ere bada.
Ortuella lagun askoren esfortzua
eta konpromisoari esker euskaldunagoa da orain; euskaltegietako
matrikula pagatu zuen langabetua, barnetegira euskara hobetzeko joandako gurasoa, berbalagunen astero laguntzera doan euskalduna,
euskararen aldeko aldarrikapenak egiten dituen euskaltzalea,
lan-baldintza eskasetan urteetan ibili den euskara irakaslea...
Euskaldunberri horietako asko
Ortuellako AEKn ibili ginen ikasten. Ikasten eta... txosna txandetan,
pegatak ipintzen eta dirua biltzen... eta dibertitzen ginen. Ortuellako AEK urteetan euskararen erreferentzia bakarra izan zen
herrian, gero beste batzuk etorri baziren ere, euskaltegia izan zen ekimen mordoren sortzailea; bertso afariak, jaialdiak, txangoak, kultur
emanaldiak, Euskararen Astea bera... Garai hartako euskaltegiko
ikasleontzat Korrika, AEKegunarekin batera, euskaltegian egindako esfortzua
ospatzeko aukera aparta zen.
Beharbada eskoletan ezagutu zuten
umeentzat Korrika beste gauza bat izan zen, Korrika txikia eskolako hormetatik
haratago zegoen zerbait majikoa, olentzaro moduko zerbait, euskararen
beste ikuspegi bat. Euskal komunitatea irudikatzeko aukera bat.
Edonola ere, Korrika herri gisa
zer izan nahi dugun hobekien islatzen duen adierazpena da. Eta era
berean, euskaltegietarako dirua biltzeko herri ekimena ere bada.
Horrexegatik saltzen dira kilometroak, petoak eta bestelako
materiala. Ez da normala herri batek bere hizkuntza bizirauteko dirua
eske ibiltzea, baina halaxe da dugun egoera politikoa tamalgarria, euskara ez da inoren agendetan sartzen.
Kilometroak egitea erakustoki
bilakatu da urte hauetan, lehen oztopoak jartzen zituztenak prestu
daude orain petoa janzteko, argazkian ateratzeko. Euskararen alde
esfortzu txikiena ere egiteko prest ez daudenak bertan ikusiko ditugu,
euren izenak furgonetatik esango dira, euren aldarrikapenak entzun
beharko ditugu KORRIKAk ematen dien aukeraz baliatuta. Baina zer
egingo dugu bada? Badakigu kilometroak erostea eta euskararen lekukoa
eramatea batzuetan ez datozela bat.
Baina KORRIKA ostiralean
Ortuellan sartuko da eta zeu ere bertan ikusi nahi zaitugu,
Ortuellako euskaldunok euskaraz bizi nahi dugula ozen esateko unea
delako. Gora KORRIKA!
2013/03/19
Parot doktrina eta Patxi
Bihar aztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, 197/2006 doktrina edo "Parot doktrina" deitua aplikazioa. Hartuko den erabakiaren arabera euskal preso politikoei aplikatzen zaien zigor estrategia krudela argituko da, bihar beraz egun garrantzitsua izango da. Doktrina pairatzen duten 71 preso horien artean gure herrikidea den Patxi Gomez dago, 20 urte sakabaneketako gartzeletan bete ostean beste zigor bat aplikatu ziotena.
Hori guztia salatu eta Patxiri elkartasuna adierazteko manifestazioa antolatu da; bihar, azteazkena, 20:00etan BBKren aurrean.
Hau
da LAU KATUren blogean egin dugun 100. sarrera. Ez da guk nahiko
genukeen berria, baina Ortuellan aldatu nahi ditugun kontuak zabaldu
behar ditugu. Blogean, facebooken eta kalean jarraitzen eta laguntzen
diguzuen guztioi, eskerrik asko!
2013/03/17
Ortuellan ez dago langabeturik!
Atzoko manifestaldiaren ostean jarritako pankarta gaur goizean kendu dute. Zergatik? Bada, egia estaltzeko eta izorratzen zaiena kentzeko agindua eman dutelako.Haserrea pasatu ostean beste posibilitatea bat bururatu zaigu. Errealitatea aldatu da, jada ez dago langabeturik Ortuellan, udalak eta alderdiek lortzen ez zutena herritarrok lortu dugu. Putoamoak gara, gora HERRIA!
Pankarta eta kartelak agian bai, baina umorea eta lan egiteko gogoa ez diguzue kenduko inkonpetente koadrila.
2013/03/16
Ortuella, mugitzeko unea da!
![]() |
Bilboko manifestaldian |
Gaurko manifaren ostean sindikatu eta alderdiek euren balorazioak egin dituzte; geuri berriz, Ortuella mailakoa dagokigu. Egon garen gehienon ustez, gaurkoa, borroka luze baten lehen pausua baino ez da izan, izan ere; oraindik asko dugu egiteke. Ortuellan ere beste eredu bat behar dugu; justizia sozialean oinarrituta, demokratikoa, partehartzailea, bazterketak arbuiatuko dituena, solidarioa eta sortzailea. Eta horrelako eredua berez etorriko ez denez, abian jartzen diren ekimen guztiak defendatu eta elkarlana sustatzen jarraitu behar dugu. GORA HERRIA!
2013/03/14
KORRIKA Ortuellan
Aurtengo KORRIKAren leloa, eman euskara elkarri lelo ezinhobea da. Dakienak eman behar du, ez dakienak ikasi. Gure herrian, Ortuellan, euskaldun asko dauden arren, hiztun aktibo gutxi gaude, denok ezagutzen ditugun "txoro" horiek. Beno, guk eman ematen dugu, baina jaso, ere, jaso nahiko genuke. Beraz, euskalduna bazara hitz egidazu euskaraz!
Gora Ortuellako euskaldunok eta gora KORRIKA!
Gora Ortuellako euskaldunok eta gora KORRIKA!
Bizi Toki, eskolari alternatiba bat
Euskaraz murgiltzea, ikerketa pedagogikoa, gurasoen esku hartzea, oreka ekologikoa eta bizimolde autonomoa dira Bizi Tokiren oinarri nagusiak. Euren sustatzaileek diotenez, "Bizi Toki ez da eskola alternatibo bat, eskolari alternatiba bat baizik”
Trapagarango Gaztetxeak antolatuta Baxe Nafarroako guraso batzuk izango dira haien esperientzia azaldu eta eskolari buruz, heziketari buruz berba egiteko. Ostean askari-tertulia izango da.
Noiz? Astelehenean, martxoak 18, 19:00etan Basetxe Gaztetxean.
2013/03/13
aurrekontuak Eusko Jaurlaritzan eta Ortuellan
Atzo Iñigo Urkullu lehendakariak 2013ko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen. Segituan, eragile soziopolitiko ezberdinetatik kritika eta erreakzio ugari jaso zituen. Ezin zuten besterik egin? Jakina baietz! baina EAJren eredua neoliberalak ez du horretan sinisten eta aurrekontu proposamen honek bi gauza utzi ditu agerian:
- Madrilgo gobernuarekiko menpekotasuna. Kupoaren negoziazioa eta defizitaren onarpen itsua horren adierazleak dira. Bitartean, AHT proiektu txikitzaileak estrategikoa izaten jarraitzen du!
- Eredu klasista eta txantxuileroaren aldeko apustua. Batetik, zergen politika okerrak mantentzen jarraituko dute, aberats eta pobreon arteko distantzia handitzea ekarriko duena. Bestetik, instituzioen gaindimentsionamendua eta txiringitismoaren politika.
Ortuellan momentuz, aurrekontuak onartu barik daude, eta oraindik ez dugu jaso %21etik gorako langabezia duen herrirako proposamen koherenterik. Alderdiek planteatzen duten partxeotik haratago; Ortuellan enplegu iraunkor eta duina; herriaren suspertzea eta justizia soziala uztartuko dituzten politikak behar ditugu. Lan serio hori egiteko alderdikeriak alde batera laga behar dira, benetako politika egiteko unea da. Horretarako, nahitaez, herritar guztiok ahotsa izan beharko genuke gurea den instituzio batean, udaletxean. Ortuellak ezin du gehiagorik itxaron.
Aurrekontuak direla eta Iker Aranburuk oso azterketa zuzena egin du gaurko Berrian.
Aurrekontuak direla eta Iker Aranburuk oso azterketa zuzena egin du gaurko Berrian.
2013/03/12
larunbatean Ortuellatik Bilbora elkarrekin!
Datuok eta errealitateak adierazten digute murrizketen bidez egin politikak ez zaizkigula krisialditik ateratzen ari, aitzitik, urte luzez borrokatuz lortu ditugun eskubideak deuseztatu nahi dituzte.
Hego Euskal Herri osoan erregistratu den langabezia 230.878 pertsonetakoa da. Marka historiko berri honek islatzen du bizi dugun unearen larritasuna. Bereziki kezkagarria da, langabetuen %47,5ak, hots, bi langabetuetatik batek inolako saririk ez jasotzea.
Erakundeek erabaki dute gizarte-gastuak murriztu behar direla, horren harira, gizarte-zerbitzu publikoetara zuzendu aurrekontuak urritu dituzte. Osasungintzara, hezkuntzara, etxebizitzetara, ingurumenera, lankidetzara, etab... zuzendu aurrekontuak murriztu dituzte, baita gizarte-laguntzak
eskuratzeko betekizunak eta gizarte-laguntzen munta ere.
Hego Euskal Herri osoan erregistratu den langabezia 230.878 pertsonetakoa da. Marka historiko berri honek islatzen du bizi dugun unearen larritasuna. Bereziki kezkagarria da, langabetuen %47,5ak, hots, bi langabetuetatik batek inolako saririk ez jasotzea.
Erakundeek erabaki dute gizarte-gastuak murriztu behar direla, horren harira, gizarte-zerbitzu publikoetara zuzendu aurrekontuak urritu dituzte. Osasungintzara, hezkuntzara, etxebizitzetara, ingurumenera, lankidetzara, etab... zuzendu aurrekontuak murriztu dituzte, baita gizarte-laguntzak
eskuratzeko betekizunak eta gizarte-laguntzen munta ere.
2013/03/08
ezabatu ezin diren egiak
Jose Antonio Dieguez Garciak etxetik bota
baino lehentxoago, leihotik salto eginda bere buruaz beste egin zuen.
24 ordu beranduxeago auzokideek eginiko pintada ezabatu du udalak. nAZKUNA!
2013/03/07
langabeziaren argazkia Ortuellan.
Zeintzuk dira instituzioetatik eta erakundeetatik proposatzen diren irtenbideak? Zer dio Ortuellako Udalak? eta Behargintzak? Argazki horretan "mugitzeko" garaia heldu da!
2013/03/06
COKE EZ! larunbatean ospatuko dugu
Azkenean epaitegi batek Meatzaldea Bizirik elkarteak aurkeztutako errekurtsoa aintzat hartu du, eta balio
gabe utzi ditu Muskizko Udalak Petronorri emandako bi jardun-baimen:
koke plantarena eta CG6 kogenerazio plantarena. Bi planta horiek egiteko bere garaian emandako obra-baimenak ere baliogabetu ditu sententziak.
Beste askotan bezala, udal txotxongiloek interes ekonomikoak babestu eta HERRIAren aurka egin zuten, baina honetan behintzat epaile batek arrazoia herritarrei eman die. Ebazpena ospatzeko elkartetik deialdia egin dute, martxoaren 9an, larunbata, 13:00etan Meatzari plazan.
gaztetxeak eta neskak
Bestelako gizarte baten aldeko lana egiten duten hamaika gaztetxe daude
Euskal Herrian. Ez dira, baina, gizartean bakarturik bizi, eta haietan
ere aurkitu daitezke jokabide matxistak. Egoera aztertzeko, Movimientos sociales, relaciones de género y cultura. El caso de los gaztetxes en la CAPV
(Gizarte mugimenduak, genero harremanak eta kultura. EAEko gaztetxeen
kasua) ikerlana egin du Pili Alvarezek (Bartzelona, 1985). Hala ere, ez
lioke mugimendu horri kalterik egin nahi. «Autokritika beharrezkoa dela
uste dut, baina gaztetxeak beharrezkoak dira, gauza asko egiten dituzte
ondo». Jarraitu irakurtzen
zer gara gu? nor gara gu?... non gaude gu?
EZKERRA eta ESKUINA kontzeptuak
parlamenturako balio duela onartzen dut, GOIA eta BEHEAk botere eta
giza mugimenduen borroketarako. Baina guri interesatzen zaiguna BARRUA
eta KANPOA kontzeptua da, benetako autogestioaren sorkuntzaz ari
zaiguna. Ez dut esan nahi besteek balio ez dutenik, baina gure
borrokarako ez dute balio. BARRUA geure buruaren antolakuntzaz ari da,
eta hor estatua eta boterea ezin dira sartu.
Es preciso encontrar alianzas en las diferentes luchas para avanzar mejor Enric Durán
Es preciso encontrar alianzas en las diferentes luchas para avanzar mejor Enric Durán
2013/03/04
Les perseguirán nuestras memorias para siempre
1976ko martxoaren 3an poliziak Gasteizko San Frantzisko elizako leihoak apurtu eta barruan zeudenak tirokatu zituen. Bertan, greba asanblada bat zegoen, langileen asanblada bat. 5 lagun hil eta beste dozenaka zauritu zituzten. Garai hartan Manuel Fraga Espainiako Gobernuko Barne ministroa zen, geroxeago PPko lehendakaria eta transizioaren ikur horietako bat. Inork ez du hilketa horiek epaitu.
Gaur, urtero bezala, manifestazioa izan da Gasteizen sarraski hura gogoratzeko. Baina gaur, lagun talde batek eliza okupatu eta asanblada egin du bertan. Herriak ez du barkatuko!
Campanades a Morts - Lluís Llach
Subscribe to:
Posts (Atom)