2013/07/11
2013/07/08
babosoak kanpora!
San Ferminek jakin beharko luke Santa Ferminari merezitako lekua
eskaintzen bere jaietan. Tamalgarria da gaur egunean gazteok oraindik
hain atzerakoiak izatea. Tamalgarria festa giroan emakumea objektu bat
bailitzan erabiltzea. Tamalgarria berdintasunean hezita behar luketen
gazteak emakumearen hain irudi distortsionatua erakustea. Tamalgarria.
Irakurri testu osoa Malen Aldalurren blogean
2013/06/28
2013/06/27
enplegu batzordea eta herri eskaera
Gaur, Ortuellako Plataforma Sozialak deituta udal batzera gardetasuna aldarrikatzeko herri eskaera eraman da. Udalak darabilen lan-poltsak ezagutzea eta Behargintzaren kudeaketa argitzea dira eskaera horren helburuak, eta ortuellarrok ezagut dezagun herriko kaleetan inkatuta egon da azken zortzi egunotan.
Arratsaldean jendea udal batzera hurbildu denean, alkateak proposatu du datorren astean egingo omen den enplegu batzordera eskaera eramatea. Baina, ez berak, ezta arlo horretako zinegotziak ere, ez dute jakin zein egunetan izango den batzorde hori. Inprobisazioa izan da? Ummmm...
Edonola ere, enplegu batzordean jorratuko dena prestatzeko bilera deitu du Plataforma Sozialak; datorren asteartean, uztailak 2, 19:30ean OKEn.
2013/06/26
lasai, dena kontrolpean!
Habemus Alkate! Saulo Nebreda izango da Ortuellako alkate berria, hemen bere adierazpenak eta Oskar Martinez-i botatako loreak.
Portzierto, inor konturatu al da azken hilabeteotan udaletxean daude alderdien zerrendaburuek; PNV, PSE eta Bildukoek, kargua utzi dutela? Zerrenda irekiak ote?
2013/06/24
Batzar Irekia eta gardentasuna
Ortuellan pairatzen ari
garen egoera larria dela-eta; azken hilabeteotan elkarlanerako guneak
sustatzen eta dinamika berriak indartzen sartuta ibili gara. Horrek
hainbat batzar, deialdi, manifa eta mobilizazioren antolakuntzan
murgildu gaitu. Ortuellako Plataforma Soziala ibilbide horren emaitza
izan da. Lorpena, ez da LAU KATUrena bakarrik, noski! baina
hasiera-hasieratik buru-belarri sartu ginen horren aktibazioan eta
nahiz eta gure bestelako helburuak momentuz albo batera utzi,
fruituak ematen ari dela ikusten dugu.
Plataforma Sozialean gabiltzan talde,
kolektibo eta norbanakook herritarron parte-hartze zuzena
aldarrikatzen dugu, izen eta aurreiritzien gainetik, modu adostu eta
demokratikoan, protagonismo eta elkarlanean; denok batera, HERRIA
HERRITIK EGINEZ. Une honetan bi dira lantzen ari diren gaiak;
langabezi eta bazterketa soziala. Aurrerago beste asko daukagu
jorratzeko; auzoak, kultura, aisia, berdintasuna, udala, parte-hartze
zuzena...
Langabeziari dagokionez, eskaera zehatza egingo zaio Ortuellako Udalari ostegunean izango den udal
batzean, gardentasuna. Gardentasuna, ez dakigulako
zeintzuk diren udalak kudeatzen dituen lan-poltsetan aplikatzen diren
kriterioak. Gardentasuna ere Behargintzaren kudeaketan;
zeintzuk diren bere funtzioak, zenbat lan-postu sortu dituen hasi
zenetik, prestakuntza ikastaroen egokitasuna...
Horretaz berba egiteko, Ortuellako
Plataforma Sozialak BATZAR IREKIA deitu du ostegun honetan, ekainak
27, 19:00etan udaletxeko plazan. Bertan, zuen proposamenak, galderak
eta ideiak botatzeko aukera izango duzue. Horren ostean batzar
aretora igoko gara zinegotziek gure aldarrikapenak entzun ditzaten. Gora Herria!
2013/06/10
onena emateko garaia?
Oskar Martinez joan da, baina hemen geratzen dira 930 pertsona langabezian eta urteetan ordaindu beharko dugun zorra.
2013/05/30
lagun bati
![]() |
Arratsaldeko manifestazioa, Meatzarien etorbidea |
Kaixo lagun:
Gaur greba eguna izan da eta Ortuellako langabetuen asanbladak deitu duen manifestazioan holakoak bota dituzu; "lanik ez dutenak mugitzen ez badira, zer egingo dugu guk?" "hemen gazteak falta dira, tabernan bai, baina gero ez!" "Herri honek ez du ezer merezi" Aber, txoratu gara, ala?
Gaur greba eguna izan da eta Ortuellako langabetuen asanbladak deitu duen manifestazioan holakoak bota dituzu; "lanik ez dutenak mugitzen ez badira, zer egingo dugu guk?" "hemen gazteak falta dira, tabernan bai, baina gero ez!" "Herri honek ez du ezer merezi" Aber, txoratu gara, ala?
Gaur kalera irten gara sistema hau aldatu nahi dugula ozen esateko, sufritzen dutenei elkartasuna adierazteko, Herria egiteko. Zeinek esan zizun hori erraza izango zela?
Askotan esan diguzu borroka dela bidea. Bada, holaxe da borroka, bide gogorra eta batzuetan etsigarria. Eta hala ere, gaur beste tanta bat jarri dugu geure elkartasun itsasoan. Gaur beste aurpegi batzuk ikusi izan ditugu, kexaka ibili beharrean protestatzera etorri direnak. Beraz, goiari eutsi eta lotu lanari!. Nor bere lekutik eta geure burua jipoitu gabe.
Gora Herria!
2013/05/29
2013/05/27
m30 Greba Orokorra, zer egingo duzu?
Ostegunean, greba deialdia eginda dago Euskal Herrian, baina berriro ere, batasun sindikalik ez da eman eta gure herrian ez da greba batzorderik antolatu. Gehienok zalantzak baditugu ere, mugitzeko beharra ikusten dugu. Hori dela eta, Ortuellako Langabetu Batzordeak antolatu duen manifestaldian parte hartzera animatzen zaitugu.
Manifa: Ostegunean, 19:00etan Ortuellako Udaletxetik irtengo da
Beste ideiarik edo proposamenik jorratu gura baduzu, bidali mezua.
Beste ideiarik edo proposamenik jorratu gura baduzu, bidali mezua.
2013/05/26
Justizia Soziala, asteartean batzar irekia
Poliki-poliki, baina eten barik, Ortuellako Plataforma Soziala aurrera doa. Hilabete hauetan mobilizazio eta eragite lanak egin izan ditugu gehienbat, asteartean; planteamendu zehatzagoak landuko ditugu. Horretarako, batzarretik sortu ziren lan-taldeek egindakoaren berri emango digute. Komentatuko diren puntuen artean esaterako; langabeziaren inguruan Ortuellako Udalari egingo zaion eskaera aurkeztu eta denon artean adostuko dugu.
BATZAR IREKIA: Maiatzaren 28an, asteartea, 19:00etan OKEn
Oharra: Aztergaien artean, Meatzaldeko hainbat kolektibo sozial antolatzen ari garen elkarlanerako gunearen nondik norakoa azalduko da.
BATZAR IREKIA: Maiatzaren 28an, asteartea, 19:00etan OKEn
Oharra: Aztergaien artean, Meatzaldeko hainbat kolektibo sozial antolatzen ari garen elkarlanerako gunearen nondik norakoa azalduko da.
2013/05/17
Interneten segurtasunez jarduteko tailerra
HerriKolorek tailer interesgarria antolatu du datorren astebururako, zuetako inor animatzen bada, jarri gurekin harremanetan eta elkarrekin joango gara.
Preso politikorik ez daukan herria
Rusia, Iran, Kolonbia, Marroko, Israel, Txina... eta atzotik, horrela erabaki baitzuten Eusko Legebiltzarrean, Euskal Herria ere preso politikorik gabeko eremua da. Baina, ez ginateke horrekin harritu beharko, ez baitago mundu osoan preso politiko hitza onartuko duen herrialde "demokratiko"rik. Eta beste kontu askotan bezala, honetan ere, herritar eta gizarte eragileen esku dago egoera honi guztiari buelta ematea, ahalik eta lasterren atxilotu, preso, iheslari eta gainontzeko berba hitsak gure eguneroko hiztegitik desager daitezen. Horren karira, bihar M18 plazara ekimenak deialdia egin du Ortuellan bertan.
2013/05/15
Ortuella mugitzen ari da!
Ortuellako elkarte eta kolektibo sozialen bilguneak darrai. Hilabeko azken astearteetan batzen gara herriko arazoei buruz berba egin eta irtenbide posibleak denon artean adosteko. Une honetan, gehien bat, sentsibilizazio eta eragite lanak egiten ari gara.
Horretarako lan-taldeak sortuko ditugu. Momentuz 3 talde osatu dira:
- Lehenengo lan-taldea; herriko langabezia eta lan munduaren egoera aztertzen ari da.
- Bigarren lan-taldea; gure arteko komunikazioa hobetzeko proposamena garatzen ari da,
- Hirugarren lan-taldea; formakuntzaren ingurukoa da, horretarako dokumentalak, zine-forumak eta eztabaidak uztartuko ditu.
Zeuk ere horrelako baten parte hartu ahal duzu, edo beste bat sortzeko proposamena egin.
Hurrengo batzarra; maiatzaren 28an, martitzena, 19:00etan OKEn. Pasa zaitez eta zure proposamenak ekarri.
2013/05/13
Kasposo, matxista eta homobofoa...
Ez da oso logikoa Ortuellako jai
batzordean parte hartu barik, LAU KATUtik asteburu honetako
balorazioak egitea, horretarako jai batzordea dago. Ez, ez gara
hasiko jaien zentsuaz, herritarren parte-hartzeaz edo festa
ereduen inguruan berbetan. Baina gaur, asteburu honetan gure arteko
asko asaldatu duen kontu batek nolabaiteko hausnarketa egitera
bultzatu gaitu; zapatuko gau-jaia egitera Castellótik (País
Valencià) etorri zen Centauro taldearen emanaldiaz ari gara.
Aspaldian ez dugu horrelako talde
kasposo eta kutre eskenatoki baten gainean ikusi. Gau osoan zehar
mikrotik bota zituzten mezu “sinpatikoei” eta euren pantailetan
agertzen ziren irudiei matxismo kiratsa zerien. Taldeen letrak
desitxuratu, eta “los gays esa gente tan sinpatica, que tambien
respetamos” bezalako mezuetan, homofobiaren alde “jatorra”
erakutsi ziguten etengabeko jario nazkagarrian.
Plazan denetariko jendea zegoen eta ziurrenik, batzuek ondo pasatu zuten. Horrela bada, Ortuellan lan handia daukagu aurreko astean komentatu genuen biolentzia kulturala salatzen eta baloreak lantzen.
Plazan denetariko jendea zegoen eta ziurrenik, batzuek ondo pasatu zuten. Horrela bada, Ortuellan lan handia daukagu aurreko astean komentatu genuen biolentzia kulturala salatzen eta baloreak lantzen.
2013/05/11
Meatzalde mailako koordinazioaz
Trapagarandik mezu hau jaso dugu:
Aupa lagunak!
Maiatzaren
1eko martxaren ondoren planteatzen dugu ia
beharrezkoa posible ikusten dugun eskualde mailan, meatzaldeko
kolektibo sozialen koordinazio bat sortzea, kanpaina, ekimen eta
proiektuak elkarbanatu eta eskualdeko ikuspegiz ekimenak sortzeko. Zuek
nola ikusten duzue gauza? Bilera ireki bat deitzen dugu horretarako.
Maiatzak 22, asteazkena
19:00etan Trapagarango gaztetxean.
2013/05/09
Ikusten ez diren biolentziak
Johan Galtungen hirukiak ondo islatzen duen moduan 3 biolentzia
mota pairatzen ditugu gure bizitzan zehar: lehena, biolentzia
ikusgarria da, beste biak; biolentzia ikusezinak (estrukturala eta
kulturala) Ikusezinak baino biolentzia “eztutuak” deitu behako
genieke.
Biolentzia ikusgarriari, Biolentzia Zuzena deitzen diogu; auzoko bat jotzea,
tiroak jotzea, gerrak, autobus bat erretzea, ertzantzaren kargak,
bortxakeak...
Biolentzia Estrukturala, erakundeen biolentzia da; ejertzitoa,
polizia, gartzela eta zigorrak...
Biolentzia Kulturalaren
barruan, esaterako, patriarkatua litzateke; rolen banaketa,
jendarteko ohitura eta tradizioak…
Zer gertatzen da "biolentzia ikustezinak" azalarazten direnean;
lagun batek bikotekidea kolpatzen duenean esaterako? Bada, politikari
eta komunikabide guztiak agertzen direla salaketa eta adierazpenak
egitera, atzo Ortuellan egin zuten bezala. Noiz erantzungo diete bestelako biolentziei?
2013/05/08
Indarkeria gaitzetsi!
Bla, bla, bla... condena, condena, condena...Hori al da
adostutakoa? Baina zer da ordezkari politikoek eta euren
alderdiek proposatzen dutena? Comision de Seguridad baino Ortuellan
Elkarbizitza Batzordea behar dugu. PATETIKOA!
Kantu kalejira larunbatean :)
Azken urteotan gero eta gehiago dira
Euskal Herrian sortzen ari diren kantuzale taldeak. Gure ustez, talde
hauek dituzten helburuak oso interesgarriak dira: Batetik; kantatzeko
ohitura berreskuratzea; herrietako kaleak kantuz dinamizatzea,
alaitzea, jai giroa bultzatzea. Bestetik; kantuen bitartez euskal
kultura eta euskara bera bultzatzea.
LAU KATUn helburuekin bat egiten
dugunez, Ortuellako jaietan Meatzaldeko Berbalagunek eta Trapagaran Kantuz taldeak antolatu duten kantu kalejiran parte hartuko dugu,
gure herriko jaietan euskararen erabilera sustatzeko modu alaia eta
ederra da eta.
KANTU KALEJIRA Maiatzaren 11, larunbata, 19:30ean AEKko txosnan.
KANTU KALEJIRA Maiatzaren 11, larunbata, 19:30ean AEKko txosnan.
Oharra: Kantak ez badakizkizu, lasai
bertan kantutegiak banatuko dira. Smartphone bat badaukazu Kantari aplikazioa deskargatu!
2013/05/06
Ortuella, Tolerancia Cero?
Prentsan berri hau irakurri dugu, "Tolerancia Cero" con la violencia en las fiestas. Apur bat harritu gara eta galdera batzuk bururatu zaizkigu: Tolerancia Cero? Baten batek al daki zer
planteatuko du Ortuellako Udalak? Norekin adostu da? Zeintzuk dira
kultur eta gizarte eragile horiek? Zergatik orain, jaiak hasiko direlako ala duela 8 egun beste auzokide bat jipoitu dutelako?
Urtarrilaren 1eko tiroketaren ostean ez-ohiko udalbatzan; Ortuellako Udala osatzen duten alderdiek; PNV, PSE eta Bildu, horrelako istiluen aurrean protokoloa aktibatuko zutela adostu omen zuten; salaketak alegia. Gure ustez, azken urteotan gertatu diren egoera biolento horiek, eta ikusten ez diren bestelako biolentziak, ezin dira salaketetara mugatu. Ortuellan ere sentsibilizazioa eta prebentzio lana behar-beharrezkoa da; eskoletan, kolektiboetan, familietan... Eta politika horiek arrakastatsuak izango badira herritarron adostasuna eta inplikazioa beharko dituzte.
Jaiak hastear daude, eta guk 2012koetan bota genuen mezu bera konpartitu nahiko genuke; Jaietan ere, denon eskubideak defendatu! Zein da zuen iritzia?
Urtarrilaren 1eko tiroketaren ostean ez-ohiko udalbatzan; Ortuellako Udala osatzen duten alderdiek; PNV, PSE eta Bildu, horrelako istiluen aurrean protokoloa aktibatuko zutela adostu omen zuten; salaketak alegia. Gure ustez, azken urteotan gertatu diren egoera biolento horiek, eta ikusten ez diren bestelako biolentziak, ezin dira salaketetara mugatu. Ortuellan ere sentsibilizazioa eta prebentzio lana behar-beharrezkoa da; eskoletan, kolektiboetan, familietan... Eta politika horiek arrakastatsuak izango badira herritarron adostasuna eta inplikazioa beharko dituzte.
Jaiak hastear daude, eta guk 2012koetan bota genuen mezu bera konpartitu nahiko genuke; Jaietan ere, denon eskubideak defendatu! Zein da zuen iritzia?
2013/05/02
Gazte Eguna 2013, izan pirata!
Lapur profesionalak ezagutzen ditugu; bankuak, inmobiliariak, enpresariak, politikari ustelak... Urteetan geurea lapurtzen ibili ostean, bada garaia geu ere abordajera pasatzeko. Kendutakoa berreskuratu eta behar den banaketa justua ematen hasteko unea hurbiltzen hasi da. Izan gaitezen korsario, bukanero, pirata!
Zapatuan jantzi pirata arropak, hartu bandera beltza eta Ortuellako Gazte Egunara etorri. Gazte Asanbladaren X. urteurrena ospatzeko aukera bikaina da eta.
Egitaraua:
11:30ean Kalejira
13:00ean Poteoa
14:30ean: Herri bazkaria
18:30ean Gynkana
20:00etan Eskalada Master
21:30ean Polunpak
Ostean... Kontzertuak.
Kolt 45
Endika Kos-k
Ebony Rose
Ustelak Ustel
Gure ametsak, euren lokamutsak. Izan pirata eta parte hartu!
2013/05/01
Herria gara, batu gaitezen!
Batasun sindikalik ez dagoen Euskal Herri honetan, gaur, Maiatzaren Lehenean, Langile Klasearen batasuna posiblea dela erakutsi dugu Meatzaldeko eta Ezkerraldeko martxetan elkartu garen guztiok; gazte asanbladak, feministak, langabetu elkarteak, langileak, kolektibo sozialak... Gaur, pertsonen arteko batasuna gailendu da izenak, siglak eta protagonismoen gainetik. Ideologia
ezberdineko kolektibo eta pertsonen arteko lankidetzaren emaitza izan da, beraz; zorionak guztioi!
Ortuellako plazatik hasi den zutabean gure eskualdean darabilgun aldarrikapena Sestaoko kaskoraino eroan da; Meatzaldean LAN eta BIZI! Meatzaldean lan eta bizi. Bai horixe! Eta hori erdiesteko, gure eskualdean bizi eta lan egin ahal izateko, antolatu eta herrietatik alternatibak sortzen asmatu beharra daukagu eredu justu eta solidarioa lortzeko.
Gora Meatzaldea!
Herrikolorek egindako kronika eta argazkiak
Ortuellako plazatik hasi den zutabean gure eskualdean darabilgun aldarrikapena Sestaoko kaskoraino eroan da; Meatzaldean LAN eta BIZI! Meatzaldean lan eta bizi. Bai horixe! Eta hori erdiesteko, gure eskualdean bizi eta lan egin ahal izateko, antolatu eta herrietatik alternatibak sortzen asmatu beharra daukagu eredu justu eta solidarioa lortzeko.
Gora Meatzaldea!
Herrikolorek egindako kronika eta argazkiak
2013/04/30
Ortuellan idiotak gara!
Bai lagunok, halaxe da, Ortuellak ez dauka konpontzerik, idiotak gara! Eta froga gehiago behar bazenuten hemen duzue azken adibidea.
Duela bi hilabete Foro125 elkarteak boluntarioen bidez elikagaien bankua martxan jartzeko asmoa adierazi zuen. Helburua Ortuellan laguntza behar dutenen artean elkartasun sarea hedatzea da. Apirilaren 11n euren blogean zabaldu eta herriko karteldegietan kartela inkatu zuten. Bada, 2 aste beranduago Ortuellako PNVkoek helburu berbera duen beste ekimen bat antolatu dute. Alaporai!
Bizi garen egoera latzean elkartasuna behar-beharrezkoa bada ere, gisa horretako ekimenak hasieratik ondo bideratu behar dira. Lanean dauden eragileekin adostuta (Udaleko gizarte zerbitzuak, Caritas, Bizkaiko elikagaien bankua...) eta batez ere, inolako protagonismorik bilatu gabe.
Bizi garen egoera latzean elkartasuna behar-beharrezkoa bada ere, gisa horretako ekimenak hasieratik ondo bideratu behar dira. Lanean dauden eragileekin adostuta (Udaleko gizarte zerbitzuak, Caritas, Bizkaiko elikagaien bankua...) eta batez ere, inolako protagonismorik bilatu gabe.
2013/04/23
Meatzaldean bizi eta lan!

Meatzaldean eta Ezkerraldean langabezia
eta murrizketen aurka dauden elkarte, kolektibo eta norbanakoen izenean
deialdia egin da Maiatzaren Lehena elkarrekin antolatzeko.
Deialdiaren
helburuak bi dira: batetik, gure eskualdean pairatzen dugun langabezia
eta pobrezia egoerak azalaraztea, eta bestetik; langileon
borroka sistema aldatzeko tresna baliotsua dela aldarrikatzea.
Denok elkarrekin Ortuellako Udaletxetik 09:30ean irtengo den
zutabean parte hartzera animatzen zaituztegu!
2013/04/21
gizona ez da ona
Steve Cutts ilustratzaile ingelesak egindako bideoa. Kapitalismoaren arabera
moldatutako egungo gizakiaren estereotipoari, ironiaz betetako kritika
zorrotza.
2013/04/16
Maiatzaren Lehena antolatzeko deialdia
Meatzaldeko plataforma sozial, auzotar elkarte, gizarte arloko kezkak
ditugun langabetu asanblada, gazte asanblada, kolektibo eta erakundeek Maiatzaren Lehena
antolatuko dugu elkarrekin gure eskualdean.
Ortuellatik abiatuz, Trapagaran gurutzatuz eta Sestaora iritsiko den martxa bat eginez. Lehengo meatzariak bezala gaurko herritarrek ere kapitalismoaren alternatiba eraiki nahi dugulako: aberastasuna banatu, lana banatu, boterea herritarrek kudeatu. Meatzaldean inon baino gehiago boteretsuen interesen gainetik pertsona oinarri duen mundua nahi dugulako.
Ortuellatik abiatuz, Trapagaran gurutzatuz eta Sestaora iritsiko den martxa bat eginez. Lehengo meatzariak bezala gaurko herritarrek ere kapitalismoaren alternatiba eraiki nahi dugulako: aberastasuna banatu, lana banatu, boterea herritarrek kudeatu. Meatzaldean inon baino gehiago boteretsuen interesen gainetik pertsona oinarri duen mundua nahi dugulako.
Maiatzaren Lehena antolatzeko bilera, apirilak 18, osteguna, 19:30etan Trapagarango gaztetxean. Norbanako, elkarte, kolektibo sozial edo erakunde guztiei irekia;
LAU KATUn deialdiarekin bat egiten dugu.
Gora Maiatzaren Lehena!
2013/04/09
talibanak gara
Martxoaren 24an, KORRIKAren bukaeran, Baionako udaletxearen pareko plazatik LAU KATUn gabiltzan lagunok Amets Arzallusen hitzak entzun ahal izan genituen. Gure arteko gehienok euskaldun-berriak gara, harro gaude horretaz, eta pozik hartu genuen lekukoaren barruan zegoen mezuaren esanahia.
Sei egun beranduago, aberri egunaren bezperan, Itsasun, politikari abertzaleen aurrean, euskarari ematen zaion trataeraren inguruan zorrotz mintzatu zen bertsolari lapurtarra: Batzuk diote hizkuntzaz ari naizelarik integrista bat naizela. Talibana
ere entzun izan dut. Ez nekien hemen koerentea izateari talibana esaten
zitzaionik.
Meatzaldean, Ortuellan bertan, askotan entzun izan ditugu horrelako berbak, baita gogorragoak ere, eta horregatik konpartitzen dugu Ametsen bigarren diskurtsoa ere bai.
2013/03/25
lana banatu! aberastasuna banatu!
Bihar, martxoak 26, Ortuellako Langabetuen Asanbladak manifestaldia antolatu du herrian. Indarrak batzeko unea da. Bihar 19:00etan Udaletxeko plazan.
herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen
"Herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen. Hautatzen diogun ama hizkuntzaren arabera dago gure herriaren geroa. Erdaraz mintzaraziko gaituztela? Badakigu hori. Herri honek pentsatu beharko du zerbait erdarari buruz, baina herri hau ezin da pentsatu erdaraz, herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen." Amets Arzallus
2013/03/20
euskararen lekukoa Ortuellan
Ostiralean Korrika Ortuellara
helduko da. Edizio honetan eman euskara elkarri lemapean, euskara
ikasten ari diren lagun guztiak omendu nahi ditu Korrikak. Ortuellako
euskaldun gehienok ez dugu euskara etxean jaso, euskaltegian edo
eskoletan ikasi dugu, beraz; aurtengo omenaldia guretzat ere bada.
Ortuella lagun askoren esfortzua
eta konpromisoari esker euskaldunagoa da orain; euskaltegietako
matrikula pagatu zuen langabetua, barnetegira euskara hobetzeko joandako gurasoa, berbalagunen astero laguntzera doan euskalduna,
euskararen aldeko aldarrikapenak egiten dituen euskaltzalea,
lan-baldintza eskasetan urteetan ibili den euskara irakaslea...
Euskaldunberri horietako asko
Ortuellako AEKn ibili ginen ikasten. Ikasten eta... txosna txandetan,
pegatak ipintzen eta dirua biltzen... eta dibertitzen ginen. Ortuellako AEK urteetan euskararen erreferentzia bakarra izan zen
herrian, gero beste batzuk etorri baziren ere, euskaltegia izan zen ekimen mordoren sortzailea; bertso afariak, jaialdiak, txangoak, kultur
emanaldiak, Euskararen Astea bera... Garai hartako euskaltegiko
ikasleontzat Korrika, AEKegunarekin batera, euskaltegian egindako esfortzua
ospatzeko aukera aparta zen.
Beharbada eskoletan ezagutu zuten
umeentzat Korrika beste gauza bat izan zen, Korrika txikia eskolako hormetatik
haratago zegoen zerbait majikoa, olentzaro moduko zerbait, euskararen
beste ikuspegi bat. Euskal komunitatea irudikatzeko aukera bat.
Edonola ere, Korrika herri gisa
zer izan nahi dugun hobekien islatzen duen adierazpena da. Eta era
berean, euskaltegietarako dirua biltzeko herri ekimena ere bada.
Horrexegatik saltzen dira kilometroak, petoak eta bestelako
materiala. Ez da normala herri batek bere hizkuntza bizirauteko dirua
eske ibiltzea, baina halaxe da dugun egoera politikoa tamalgarria, euskara ez da inoren agendetan sartzen.
Kilometroak egitea erakustoki
bilakatu da urte hauetan, lehen oztopoak jartzen zituztenak prestu
daude orain petoa janzteko, argazkian ateratzeko. Euskararen alde
esfortzu txikiena ere egiteko prest ez daudenak bertan ikusiko ditugu,
euren izenak furgonetatik esango dira, euren aldarrikapenak entzun
beharko ditugu KORRIKAk ematen dien aukeraz baliatuta. Baina zer
egingo dugu bada? Badakigu kilometroak erostea eta euskararen lekukoa
eramatea batzuetan ez datozela bat.
Baina KORRIKA ostiralean
Ortuellan sartuko da eta zeu ere bertan ikusi nahi zaitugu,
Ortuellako euskaldunok euskaraz bizi nahi dugula ozen esateko unea
delako. Gora KORRIKA!
2013/03/19
Parot doktrina eta Patxi
Bihar aztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, 197/2006 doktrina edo "Parot doktrina" deitua aplikazioa. Hartuko den erabakiaren arabera euskal preso politikoei aplikatzen zaien zigor estrategia krudela argituko da, bihar beraz egun garrantzitsua izango da. Doktrina pairatzen duten 71 preso horien artean gure herrikidea den Patxi Gomez dago, 20 urte sakabaneketako gartzeletan bete ostean beste zigor bat aplikatu ziotena.
Hori guztia salatu eta Patxiri elkartasuna adierazteko manifestazioa antolatu da; bihar, azteazkena, 20:00etan BBKren aurrean.
Hau
da LAU KATUren blogean egin dugun 100. sarrera. Ez da guk nahiko
genukeen berria, baina Ortuellan aldatu nahi ditugun kontuak zabaldu
behar ditugu. Blogean, facebooken eta kalean jarraitzen eta laguntzen
diguzuen guztioi, eskerrik asko!
2013/03/17
Ortuellan ez dago langabeturik!
Atzoko manifestaldiaren ostean jarritako pankarta gaur goizean kendu dute. Zergatik? Bada, egia estaltzeko eta izorratzen zaiena kentzeko agindua eman dutelako.Haserrea pasatu ostean beste posibilitatea bat bururatu zaigu. Errealitatea aldatu da, jada ez dago langabeturik Ortuellan, udalak eta alderdiek lortzen ez zutena herritarrok lortu dugu. Putoamoak gara, gora HERRIA!
Pankarta eta kartelak agian bai, baina umorea eta lan egiteko gogoa ez diguzue kenduko inkonpetente koadrila.
2013/03/16
Ortuella, mugitzeko unea da!
![]() |
Bilboko manifestaldian |
Gaurko manifaren ostean sindikatu eta alderdiek euren balorazioak egin dituzte; geuri berriz, Ortuella mailakoa dagokigu. Egon garen gehienon ustez, gaurkoa, borroka luze baten lehen pausua baino ez da izan, izan ere; oraindik asko dugu egiteke. Ortuellan ere beste eredu bat behar dugu; justizia sozialean oinarrituta, demokratikoa, partehartzailea, bazterketak arbuiatuko dituena, solidarioa eta sortzailea. Eta horrelako eredua berez etorriko ez denez, abian jartzen diren ekimen guztiak defendatu eta elkarlana sustatzen jarraitu behar dugu. GORA HERRIA!
2013/03/14
KORRIKA Ortuellan
Aurtengo KORRIKAren leloa, eman euskara elkarri lelo ezinhobea da. Dakienak eman behar du, ez dakienak ikasi. Gure herrian, Ortuellan, euskaldun asko dauden arren, hiztun aktibo gutxi gaude, denok ezagutzen ditugun "txoro" horiek. Beno, guk eman ematen dugu, baina jaso, ere, jaso nahiko genuke. Beraz, euskalduna bazara hitz egidazu euskaraz!
Gora Ortuellako euskaldunok eta gora KORRIKA!
Gora Ortuellako euskaldunok eta gora KORRIKA!
Bizi Toki, eskolari alternatiba bat
Euskaraz murgiltzea, ikerketa pedagogikoa, gurasoen esku hartzea, oreka ekologikoa eta bizimolde autonomoa dira Bizi Tokiren oinarri nagusiak. Euren sustatzaileek diotenez, "Bizi Toki ez da eskola alternatibo bat, eskolari alternatiba bat baizik”
Trapagarango Gaztetxeak antolatuta Baxe Nafarroako guraso batzuk izango dira haien esperientzia azaldu eta eskolari buruz, heziketari buruz berba egiteko. Ostean askari-tertulia izango da.
Noiz? Astelehenean, martxoak 18, 19:00etan Basetxe Gaztetxean.
2013/03/13
aurrekontuak Eusko Jaurlaritzan eta Ortuellan
Atzo Iñigo Urkullu lehendakariak 2013ko aurrekontu proposamena aurkeztu zuen. Segituan, eragile soziopolitiko ezberdinetatik kritika eta erreakzio ugari jaso zituen. Ezin zuten besterik egin? Jakina baietz! baina EAJren eredua neoliberalak ez du horretan sinisten eta aurrekontu proposamen honek bi gauza utzi ditu agerian:
- Madrilgo gobernuarekiko menpekotasuna. Kupoaren negoziazioa eta defizitaren onarpen itsua horren adierazleak dira. Bitartean, AHT proiektu txikitzaileak estrategikoa izaten jarraitzen du!
- Eredu klasista eta txantxuileroaren aldeko apustua. Batetik, zergen politika okerrak mantentzen jarraituko dute, aberats eta pobreon arteko distantzia handitzea ekarriko duena. Bestetik, instituzioen gaindimentsionamendua eta txiringitismoaren politika.
Ortuellan momentuz, aurrekontuak onartu barik daude, eta oraindik ez dugu jaso %21etik gorako langabezia duen herrirako proposamen koherenterik. Alderdiek planteatzen duten partxeotik haratago; Ortuellan enplegu iraunkor eta duina; herriaren suspertzea eta justizia soziala uztartuko dituzten politikak behar ditugu. Lan serio hori egiteko alderdikeriak alde batera laga behar dira, benetako politika egiteko unea da. Horretarako, nahitaez, herritar guztiok ahotsa izan beharko genuke gurea den instituzio batean, udaletxean. Ortuellak ezin du gehiagorik itxaron.
Aurrekontuak direla eta Iker Aranburuk oso azterketa zuzena egin du gaurko Berrian.
Aurrekontuak direla eta Iker Aranburuk oso azterketa zuzena egin du gaurko Berrian.
2013/03/12
larunbatean Ortuellatik Bilbora elkarrekin!
Datuok eta errealitateak adierazten digute murrizketen bidez egin politikak ez zaizkigula krisialditik ateratzen ari, aitzitik, urte luzez borrokatuz lortu ditugun eskubideak deuseztatu nahi dituzte.
Hego Euskal Herri osoan erregistratu den langabezia 230.878 pertsonetakoa da. Marka historiko berri honek islatzen du bizi dugun unearen larritasuna. Bereziki kezkagarria da, langabetuen %47,5ak, hots, bi langabetuetatik batek inolako saririk ez jasotzea.
Erakundeek erabaki dute gizarte-gastuak murriztu behar direla, horren harira, gizarte-zerbitzu publikoetara zuzendu aurrekontuak urritu dituzte. Osasungintzara, hezkuntzara, etxebizitzetara, ingurumenera, lankidetzara, etab... zuzendu aurrekontuak murriztu dituzte, baita gizarte-laguntzak
eskuratzeko betekizunak eta gizarte-laguntzen munta ere.
Hego Euskal Herri osoan erregistratu den langabezia 230.878 pertsonetakoa da. Marka historiko berri honek islatzen du bizi dugun unearen larritasuna. Bereziki kezkagarria da, langabetuen %47,5ak, hots, bi langabetuetatik batek inolako saririk ez jasotzea.
Erakundeek erabaki dute gizarte-gastuak murriztu behar direla, horren harira, gizarte-zerbitzu publikoetara zuzendu aurrekontuak urritu dituzte. Osasungintzara, hezkuntzara, etxebizitzetara, ingurumenera, lankidetzara, etab... zuzendu aurrekontuak murriztu dituzte, baita gizarte-laguntzak
eskuratzeko betekizunak eta gizarte-laguntzen munta ere.
2013/03/08
ezabatu ezin diren egiak
Jose Antonio Dieguez Garciak etxetik bota
baino lehentxoago, leihotik salto eginda bere buruaz beste egin zuen.
24 ordu beranduxeago auzokideek eginiko pintada ezabatu du udalak. nAZKUNA!
2013/03/07
langabeziaren argazkia Ortuellan.
Zeintzuk dira instituzioetatik eta erakundeetatik proposatzen diren irtenbideak? Zer dio Ortuellako Udalak? eta Behargintzak? Argazki horretan "mugitzeko" garaia heldu da!
2013/03/06
COKE EZ! larunbatean ospatuko dugu
Azkenean epaitegi batek Meatzaldea Bizirik elkarteak aurkeztutako errekurtsoa aintzat hartu du, eta balio
gabe utzi ditu Muskizko Udalak Petronorri emandako bi jardun-baimen:
koke plantarena eta CG6 kogenerazio plantarena. Bi planta horiek egiteko bere garaian emandako obra-baimenak ere baliogabetu ditu sententziak.
Beste askotan bezala, udal txotxongiloek interes ekonomikoak babestu eta HERRIAren aurka egin zuten, baina honetan behintzat epaile batek arrazoia herritarrei eman die. Ebazpena ospatzeko elkartetik deialdia egin dute, martxoaren 9an, larunbata, 13:00etan Meatzari plazan.
gaztetxeak eta neskak
Bestelako gizarte baten aldeko lana egiten duten hamaika gaztetxe daude
Euskal Herrian. Ez dira, baina, gizartean bakarturik bizi, eta haietan
ere aurkitu daitezke jokabide matxistak. Egoera aztertzeko, Movimientos sociales, relaciones de género y cultura. El caso de los gaztetxes en la CAPV
(Gizarte mugimenduak, genero harremanak eta kultura. EAEko gaztetxeen
kasua) ikerlana egin du Pili Alvarezek (Bartzelona, 1985). Hala ere, ez
lioke mugimendu horri kalterik egin nahi. «Autokritika beharrezkoa dela
uste dut, baina gaztetxeak beharrezkoak dira, gauza asko egiten dituzte
ondo». Jarraitu irakurtzen
zer gara gu? nor gara gu?... non gaude gu?
EZKERRA eta ESKUINA kontzeptuak
parlamenturako balio duela onartzen dut, GOIA eta BEHEAk botere eta
giza mugimenduen borroketarako. Baina guri interesatzen zaiguna BARRUA
eta KANPOA kontzeptua da, benetako autogestioaren sorkuntzaz ari
zaiguna. Ez dut esan nahi besteek balio ez dutenik, baina gure
borrokarako ez dute balio. BARRUA geure buruaren antolakuntzaz ari da,
eta hor estatua eta boterea ezin dira sartu.
Es preciso encontrar alianzas en las diferentes luchas para avanzar mejor Enric Durán
Es preciso encontrar alianzas en las diferentes luchas para avanzar mejor Enric Durán
2013/03/04
Les perseguirán nuestras memorias para siempre
1976ko martxoaren 3an poliziak Gasteizko San Frantzisko elizako leihoak apurtu eta barruan zeudenak tirokatu zituen. Bertan, greba asanblada bat zegoen, langileen asanblada bat. 5 lagun hil eta beste dozenaka zauritu zituzten. Garai hartan Manuel Fraga Espainiako Gobernuko Barne ministroa zen, geroxeago PPko lehendakaria eta transizioaren ikur horietako bat. Inork ez du hilketa horiek epaitu.
Gaur, urtero bezala, manifestazioa izan da Gasteizen sarraski hura gogoratzeko. Baina gaur, lagun talde batek eliza okupatu eta asanblada egin du bertan. Herriak ez du barkatuko!
Campanades a Morts - Lluís Llach
2013/02/27
Drogak direla eta.
Gaur Berrian Julio Soto bertsolariak drogen gaia ekarri du eta eztabaida sortu da sarean. Askotan entzun dugu Ortuellan errazagoa dela ostiral batean koka gramo bat erostea otartekoa baino. Zer iritzia dago Ortuellan horren inguruan? Nola bizi dugu herrian errealitate hori? Zer hausnarketa egiten duzu zuk?
Hemen artikulua: hautsak harrotzen
Ukaezina den datu bat da. Euskal herritarrak drogatu egiten gara. Euskal
Herrian droga kontsumitzen da. Desfasearen amaraunak loturik gauzka.
Alkohola amaraunaren hari bat. Ziurrenik ez luzeena. Komunetik sudurzulo
zurituekin ateratzea parrastada bat botatzea bezain arrunta da.
Gogorra, baina egia.
Normalizaturik dago kontsumitzea. Normalizaturik eta ongi ikusia. Arraroa zu, zerbeza eskutan ezagutzen ez duzun tipo batek tiro bat eskatzen/eskaintzen dizunean, uko egitean. Sentsazio berdingabea omen den horri uko egitean. Arraroa zu, txosna bateko barraren gainean arrasto bat prestatzen ari denari kargu hartzean.
Normalizaturik dago kontsumitzea. Normalizaturik eta ongi ikusia. Arraroa zu, zerbeza eskutan ezagutzen ez duzun tipo batek tiro bat eskatzen/eskaintzen dizunean, uko egitean. Sentsazio berdingabea omen den horri uko egitean. Arraroa zu, txosna bateko barraren gainean arrasto bat prestatzen ari denari kargu hartzean.
2013/02/26
Gure gidari setatsuak
Napoliko kale estu batean autoa aparkatu nahian dabil gure gizontxoa. Temati paratu eta azkenean kaleko trafikoa moztu du. Autoak pilatu dira, eta motorzaleak, eta prozesioa. Apaizak ere lagundu nahi dio. Poliziak ez dakit zer egin. Kaleko batzuk haserretu dira, besteak barrezka daude. Surrealismo italiarra.
Kale horretan gertatu dena Ortuellako Udalaren metafora izan daiteke. Egoera surrealistaren metafora. Orain galdera da; noiz kenduko diegu bolantea maneiatzen ez dakiten gidari setatsuei?
2013/02/20
Egunkaria 10 urte
Gaur 10 urte, Espainiako gobernuak Egunkaria
itxi zuen. Egun euskara suntsitzeko ahaleginetan dihardute. Alferrik
dabiltza! Guk EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!
Gogoan ditugu haien zaunkak, haien txistuak eta Martxeloren adierazpenak ziegatik atera zutenean. Baina une honetan milaka lagunek emandako babesa gogoratu nahi dugu.
Herriak sortu zuen Egunkaria, eta Herriak zainduko du maite duen hori.
Gogoan ditugu haien zaunkak, haien txistuak eta Martxeloren adierazpenak ziegatik atera zutenean. Baina une honetan milaka lagunek emandako babesa gogoratu nahi dugu.
Herriak sortu zuen Egunkaria, eta Herriak zainduko du maite duen hori.
2013/02/17
Krisiarekin ala krisirik gabe, GELDITU AHT!
AHT Gelditu! Elkarlanak 2013ko aurrekontuetan Eusko Jaurlaritzari
AHTrentzat partida ekonomikorik onar ez dezala eskatu dio eta honekin
batera, elkarretaratzea deitzen du Eusko Jaurlaritzaren Bilboko
Ordezkaritzen aurrean, AHT behingoan geldi dezatela eskatzeko.
Noiz: Asteazkenean, otsailak 20, 19:00etan
2013/02/16
Em cada esquina um amigo, em cada rosto igualdade
POLITIKAren esanahia usteltzen dutenean, gogorarazi behar zaie HERRIA dela agintzen duena "o povo é quem mais ordena" Oso ona!
2013/02/05
Korrika batzordea Ortuellan
Martxoaren 22an, ostirala, goizeko 08:10ean Intxaurditik sartuko da KORRIKA Ortuellan. 18. edizioa da eta beti bezala, hori antolatzeko Korrika Batzordea
osatu nahi du AEKk. Geuri deia egin digute eta guk zabalduko dugu, nola ez?!
Korrika Batzordearen lehen bilera; ostegunean, otsailak 7, 19:30ean Ortuellako euskaltegian izango da. Hauek dira jorratuko diren puntuak: Ortuellako ibilbidea, kilometroen salmenta, korrikalagun, eginkizunak... eta otsailaren 22an OKEn egingo den KORRIKA DESFILEA!
Animatu eta partu, Ortuellan ere euskaraz!
2013/02/04
OKE daflipagu!
"Ortuella, en Bizcaya, está en un proceso de renovación socio-económica, creando nuevos polos de atención turística y social."
Horrela gertatu gara arkitekturari buruzko blog honetan esaldia irakurri dugunean. Beno, badakizue; urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta... inkonpetente taldea udaletxean.
Horrela gertatu gara arkitekturari buruzko blog honetan esaldia irakurri dugunean. Beno, badakizue; urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta... inkonpetente taldea udaletxean.
Astra, herritarren sareek sortua
Gernikako Astra Kultura Fabrika proiektu mundiala da. Eta hona ekarri dugu, zeuek ikusteko jende ezberdina proiektu baten alde jartzen denean, sinisten duenean, zelan atera daitekeen aurrera. Beraz, bideo hau inspiraziorako pilula txikia da.
Gustatuko litzaizuke Ortuellan horrelako proiektu baten partaide izatea?
2013/02/02
otsailak 14/21 komunikazio tailerra, DEBALDE!
LAU KATUtik gonbidatu nahi zaituztegu otsailaren 14 eta 21ean OKEn antolatu dugun Komunikazio Tailerrera. Abenduan aurreratu genizuen moduan Ortuellako Gazte Asanbladaren eskaera batetik sortu da ideia hau.
Tailerra elkarteei, erakunde sozialei, auzoko elkarteei... Eta noski; herriko ikasle, artista edo horretan sakondu nahi duenari ere bai. Modu kolaboratiboan, herri komunikazioaz arituko gara, eta egun ditugun tresnak aztertu eta horietan sakonduko dugu; kartelen diseinua, blog eta sare sozialen kudeaketa.
Tailerra DEBALDE da, baina ondo antolatzeko aurretik izena eman beharko denez, bete inkesta hau.
Izena emateko azken eguna: otsailaren 12a.
Tailerra elkarteei, erakunde sozialei, auzoko elkarteei... Eta noski; herriko ikasle, artista edo horretan sakondu nahi duenari ere bai. Modu kolaboratiboan, herri komunikazioaz arituko gara, eta egun ditugun tresnak aztertu eta horietan sakonduko dugu; kartelen diseinua, blog eta sare sozialen kudeaketa.
Tailerra DEBALDE da, baina ondo antolatzeko aurretik izena eman beharko denez, bete inkesta hau.
Izena emateko azken eguna: otsailaren 12a.
2013/01/31
Justizia Soziala, bigarren bileraren balorazioa
![]() |
Elkar ezagutu > Proiektuetan batu >Herritarrak mugiarazi > Egoerari buelta eman :) |
Martitzean Ortuellako Gizarte Sarea osatzeko bigarren bilera izan genuen. Aurrekoan bezala partaide guztiek Justizia Sozialaren aldeko konpromisoa berretsi eta aldeko apustua egin zuten.
Bilera honetara hurbildu ziren elkarteek, euren ekimen eta ibilbideren berri eman, eta ikusten dituzten gabeziak mahaigaineratu zituzten. Hauek dira bileratik ateratako inpresio batzuk, zeu bertan izan bazinen, zeureak ere jar ditzakezu:
- Partaide gehienek Ortuellako Udala, eta alderdiak, urrun ikusten dituzte herritarrengandik eta euren arazoetatik. Udala geldi dago.
- Ez dago udal politikan parte hartzeko aukera askorik, eta dauden bideek; batzordeak, proposamenak, idazkiak... ez omen dute gauza askotarako balio. (Puntu honen inguruan iritzi ezberdinak egon dira)
- Elkarteetan ere nekea sumatzen da; urteetako borroken desgastea, mesfidantzak, jende gutxi lanean, besteen errealitatearen ezagutza falta... Dena dela, lan egiteko gogoa aipatu da, hitza hartu duten guztiek horixe aldarrikatu dute.
- Elkarteen arteko dinamika berreskuratzeko ahalegina egin behar dugu. Auzotarrok batu eta elkarlanerako hau bezalako guneen beharra azpimarratu da.
Eta orain zer?
Beno, hurrengo batzarrerako denon artean lehentasunak markatu, eta helburuak eta ekintzak zehatzak adosten hasteko proposatu da. Ziur gaude lana ez dela erraza izango, baina hitz egin dugun jende guztia oso animatuta ikusten ari gara.
Eta nik, zer egin dezaket?
Ortuellarra bazara eta zure herria maite baduzu, hurrengo batzarrera etorri eta ekarpenak egin, erraza da, ezta?
Hurrengo batzarra: Otsailaren 26an, martitzena, 19:00etan OKEn
Bukatzeko positibomb tanta. Une hitsak datoz, baina koloreak ere badaude.
2013/01/28
Homenatge a Catalunya II
Aurreko asteko batzarrak lehen emaitzak ematen hasi da, horien artean garrantzitsuenetakoa dudarik gabe partaideen artean ematen ari diren elkarrizketak eta elkar ezagutzeko gogoa. Horren adibide, Alexek bidali digun dokumental interesgarria, Ortuellan martxan hasten garenerako baliagarria izan daitekeena.
Homenatge a Catalunya II. Dokumentala eta ikerketa da, baina ekonomia iraunkor, solidarioa eta deszentralizatuaren sorreraren istorioen historia ere bada. Sareak josiz indibidualismoa eta lanaren banaketa jerarkikoa gainditzeko. Milaka lagun mundu osoan. Hemen eta orain.
2013/01/22
Justizia Soziala, lehen bileraren balorazioa
![]() |
Sartu elkartasunaren zurrunbiloan! |
Ortuellan Justizia Sozialaren Aldeko Koordinakundea sortzeko asmoz, gaur bilera izan dugu herrian. Hitzordu honetara elkarte eta norbanako batzuk batu gara, orotara 24 pertsona, 24 herritar gaiarekin sentsibilizatuta gaudenok.
Gure artean dauden iritzi ezberdinak entzun ditugu, batzuk kontrajarriak, izan ere, horrelako egitasmoak hasieran ez dira antolatzeko errazak izaten. Hala ere, gehienok borondate handia daukagu eta kontuari ekiteko gogoa adierazi dugu, den-denok horren beharra ikusten dugu eta.
Laburbiltzeko, zera esango genuke:
- Gaurko hasiera baino ez da izan, orain arteko esperientziek ez lukete hau baldintzatu beharko.
- Elkarte edo taldeen gainetik Ortuellako herritarrak gara eta elkarrekin lanean hasteko beharra ikusten dugu, HERRIA egiteko beharra.
- Horretarako sor daitekeen egitura guk geuk erabakiko dugu, Ortuellako herritarrok.
Datorren astean berriro elkartuko gara, eta horretan bakoitzaren asmoak, lanak eta espektatibak entzun eta gero, lehentasunak denon artean zehaztuko ditugu.
Hurrengo hitzordua: Urtarrilak 29, asteartea, 19:00etan OKEn
Bukatzeko:
1.- Lehen bilera hau deitzeko arduratu den lagunari eskerrak eman nahi dizkiogu, eskerrik asko Pablo :)
2.- Gaur adin eta tipologia ezberdinetako jendea batu bada ere, 24 lagunon artean soilik emakumezko 2 egon dira. Honi buelta eman beharko genioke, izan ere, aldaketarik ematekotan emakumeen ahotsak behar-behar ditugu eta.
Subscribe to:
Posts (Atom)