Barikuan Ortuellako jaiak hasiko
dira eta lagunen artean ondo pasatzeko aukera izateaz gain, nahi dugun herria
aldarrikatzeko ere une aproposa dela uste dugu; herri bizia, solidarioa,
egunero berrasmatuko dena/duguna, guztiona eta guztiontzat.
Hori dela eta, jaietan ere eskubideak izaten jarraitzen dugula gogoratu behar
da, norbanakoak zein kolektiboak, eta eskubide horien defentsan denon inplikazioa ezinbestekoa dugu. Horregatik, jaietatik erasoak eta irainak baztertu
behar dira, batez ere eraso sexistak. Gogoan izan pertsonen arteko
elkarbizitza zaintzea denon ardura dela, ortuellarrona zein kanpotik
datozen lagunena. Bestetik, Ortuella ez da munduko herririk politena
izango, baina geure herria da eta beraz; denon ondasunak
zaintzen saiatu beharko genuke; parkeak, kaleak....
Jarraitzeko, jaietan desinhibitzeko drogak hartzen baditugu modu osasuntsuago batean erabiltzen saiatuko gara, hau da, ahalik eta hobekien pasatu zeure burua eta ingurukoak kaltetu barik. Amaitzen joateko, Ortuellan ere bakea eta askatasuna nahi dugula gogorarazi nahi dugu eta puntu honetan Patxiren egoera gogora ekarri nahiko genuke; ahalik lasterren herrian ikusi nahi dugu, bai bera, baita beste guztiak ere.
Azkenik, MURRIZKETAK, GEZURRAK eta LEGEAK inposatu nahi dizkiguten bitartean, LAU KATUtik jaietan ere ESKUBIDEAK, EGIA eta JUSTIZIA aldarrikatzeko animatzen zaituztegu. Beraz, primeran pasa eta denon artean herria egiten jarrai dezagun!

Orain dela urte nahiko abian jarri zen eslogan bat proposatzen dizuet jaietarako: Jaietan jai. Bai, jaiak jaiak direlako, ez ditzagun bihurtu manifa permanente baten, ezta mitinak botatzeko etab. egiteko eskaparate baten. Jaietan denok izan behar dugu lekua eta ez bakarrik gutxi batzuek. Hori nola lortuko da? Politika alde batera utziz.
ReplyDeleteEpa lagun anonimoa:
DeleteJaietan Jai, hori ez al da EGIren kanpaina? http://bermeo.eaj-pnv.eu/adjuntos/pnvNoticias/27541_imagen_6.jpg
Bada, politika aparte uzteko apur bat partidista atera zaizu. Zergatik ez beste hau? Jaietan JEL
Ez zen EGIrena izan, baizik eta Gogorregirena. Baina hala ere, herri honetan jende askok gauza bera pentsatzen dute: Jaietan Jai! Gero urtean zehar, eztabaidatzeko aukera izango dugu, protestatzeko, politika egiteko... Jendea nazkatuta dago hainbeste politikaz, batez ere jaietan.
DeleteJendea nazkatuta dago politikaz? Jendea ez dakigu gu alderdiez titietaraino! Izan funtsa!
ReplyDeletePortzierto, ba al zenekien iruzkinak sina ditzakezula? Erraza da oso, NAME jartzen duen lekuan zeure izena jarri eta kitto! Erraza da, ezta?
Cool and I have a neat supply: How To Properly Renovate A House house renovation tax deduction
ReplyDelete