Kaixo ortuellarrok!
Hutsune asko ditugu Ortuellan; herrigintzan, asialdian, kulturan, gazterian, emakumeon borrokan, euskara arloan... Baina era berean asko gara horixe aldatu nahi dugun herritarrok. Ortuellako lagun batzuk egoera tamalgarri hori salatu eta eraldatzeko gure ekarpena egin nahi izan dugu, eta beste talde eta norbanakoekin elkarlanean aritzeko LAU KATU kolektiboa sortzea pentsatu dugu.
Zer (izango) da LAU KATU?
LAU KATUk topagune original, irekia eta erakargarria izan nahi du, herritarron interesak eta beharrak aintzat hartuko dituena. Horizontala; inongo menpekotasunik gabekoa, euskalduna eta euskaltzalea, autogestionatua eta askea. GUZTIONA eta GUZTIONTZAT.
Une honetan hastapenetan gaude. Momentuz, LAU KATU garatzen ari den ideia baino ez da, amets bat, eta beraz; erabat irekia da. Horregatik zeure ekarpenak eta ideiak beharrezkoak ditugu hau dena abian jarri ahal izateko. Orain arte egindako hausnarketak eta gogoetak zurekin konpartitu nahi ditugu, Zer iruditzen zaizu, horretaz berba egiteko geratzen bagara?
EGUNA: Abenduaren 28an, asteazkena.
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: OKEn, Kultur Etxe berrian.

Saiatuko naz joaten.
ReplyDelete