2013/01/31

Justizia Soziala, bigarren bileraren balorazioa

Elkar ezagutu > Proiektuetan batu >Herritarrak mugiarazi > Egoerari buelta eman :)
Martitzean Ortuellako Gizarte Sarea osatzeko bigarren bilera izan genuen. Aurrekoan bezala partaide guztiek Justizia Sozialaren aldeko konpromisoa berretsi eta aldeko apustua egin zuten. 

Bilera honetara hurbildu ziren elkarteek, euren ekimen eta ibilbideren berri eman, eta ikusten dituzten gabeziak mahaigaineratu zituzten. Hauek dira bileratik ateratako inpresio batzuk, zeu bertan izan bazinen, zeureak ere jar ditzakezu:
  • Partaide gehienek Ortuellako Udala, eta alderdiak, urrun ikusten dituzte herritarrengandik eta euren arazoetatik. Udala geldi dago.
  • Ez dago udal politikan parte hartzeko aukera askorik, eta dauden bideek; batzordeak, proposamenak, idazkiak... ez omen dute gauza askotarako balio. (Puntu honen inguruan iritzi ezberdinak egon dira)
  • Elkarteetan ere nekea sumatzen da; urteetako borroken desgastea, mesfidantzak, jende gutxi lanean, besteen errealitatearen ezagutza falta... Dena dela, lan egiteko gogoa aipatu da, hitza hartu duten guztiek horixe aldarrikatu dute.
  • Elkarteen arteko dinamika berreskuratzeko ahalegina egin behar dugu. Auzotarrok batu eta elkarlanerako hau bezalako guneen beharra azpimarratu da.

Eta orain zer?
Beno, hurrengo batzarrerako denon artean lehentasunak markatu, eta  helburuak eta ekintzak zehatzak adosten hasteko proposatu da. Ziur gaude lana ez dela erraza izango, baina hitz egin dugun jende guztia oso animatuta ikusten ari gara.

Eta nik, zer egin dezaket?
Ortuellarra bazara eta  zure herria maite baduzu, hurrengo batzarrera etorri eta ekarpenak egin, erraza da, ezta?

Hurrengo batzarra: Otsailaren 26an, martitzena, 19:00etan OKEn

Bukatzeko positibomb tanta. Une hitsak datoz, baina koloreak ere badaude.


2013/01/28

Homenatge a Catalunya II


Aurreko asteko batzarrak lehen emaitzak ematen hasi da, horien artean garrantzitsuenetakoa dudarik gabe partaideen artean ematen ari diren elkarrizketak eta elkar ezagutzeko gogoa. Horren adibide, Alexek bidali digun dokumental interesgarria, Ortuellan martxan hasten garenerako baliagarria izan daitekeena.
Homenatge a Catalunya II. Dokumentala eta ikerketa da, baina ekonomia iraunkor, solidarioa eta deszentralizatuaren sorreraren istorioen historia ere bada. Sareak josiz indibidualismoa eta lanaren banaketa jerarkikoa gainditzeko. Milaka lagun mundu osoan. Hemen eta orain.

2013/01/22

Justizia Soziala, lehen bileraren balorazioa

Sartu elkartasunaren zurrunbiloan!

Ortuellan Justizia Sozialaren Aldeko Koordinakundea sortzeko asmoz, gaur bilera izan dugu herrian. Hitzordu honetara elkarte eta norbanako batzuk batu gara, orotara 24 pertsona, 24 herritar gaiarekin sentsibilizatuta gaudenok.

Gure artean dauden iritzi ezberdinak entzun ditugu, batzuk kontrajarriak, izan ere, horrelako egitasmoak hasieran ez dira antolatzeko errazak izaten. Hala ere, gehienok borondate handia daukagu eta kontuari ekiteko gogoa adierazi dugu, den-denok horren beharra ikusten dugu eta.

Laburbiltzeko, zera esango genuke:
  • Gaurko hasiera baino ez da izan, orain arteko esperientziek ez lukete hau baldintzatu beharko.
  • Elkarte edo taldeen gainetik Ortuellako herritarrak gara eta elkarrekin lanean hasteko beharra ikusten dugu, HERRIA egiteko beharra.
  • Horretarako sor daitekeen egitura guk geuk erabakiko dugu, Ortuellako herritarrok.

Datorren astean berriro elkartuko gara, eta horretan bakoitzaren asmoak, lanak eta espektatibak entzun eta gero, lehentasunak denon artean zehaztuko ditugu.

Hurrengo hitzordua: Urtarrilak 29, asteartea, 19:00etan OKEn

Bukatzeko:
1.- Lehen bilera hau deitzeko arduratu den lagunari eskerrak eman nahi dizkiogu, eskerrik asko Pablo :)

2.- Gaur adin eta tipologia ezberdinetako jendea batu bada ere, 24 lagunon artean soilik emakumezko 2 egon dira. Honi buelta eman beharko genioke, izan ere, aldaketarik ematekotan emakumeen ahotsak behar-behar ditugu eta.



2013/01/11

Justizia Sozialaren aldeko koordinakundea Ortuellan

LAU KATUn oso kezkatuta gaude egoera sozioekonomikoaren aitzakiaz politika neoliberalak abian dituen eskubide murrizketa eta bazterketekin. Horregatik, abenduaren 5ean izan genuen asanblada popularrean Ortuellako eragile ezberdin arteko gune iraunkorrak sortzeko beharra azpimarratu genuen. 
Hilabete honetan interesatuta dagoen lagun batzuekin elkartzen hasi gara, gaur horietako batek, Pablo de la Iglesia, deialdi hau zabaltzea proposatu digu. Abenduko asanbladan atera zen proposamenarekin bat datorrenez, bertan egon beharko genukela pentsatu dugu; eta beraz, 22ko bilerara joango gara. Jarraian duzue jaso dugun deialdia, lagundu zuen kontaktuen artean zabaltzen. 
JUSTIZIA SOZIALAREN ALDEKO KOORDINAKUNDEA
PLATAFORMA POR LA JUSTICIA SOCIAL

CONVOCATORIA/ DEIALDIA
REUNIÓN DE GRUPOS SOCIALES DE ORTUELLA
ORTUELLAKO GIZA TALDEEN BILERA 
Creemos que ha llegado el momento de reunirnos todos los grupos de Ortuella que venimos realizando reflexiones sociales sobre nuestro entorno cercano y lejano para hacer frente a las situaciones de pobreza y miseria a la que somete el neoliberalismo a una gran parte de la población.
Desde el diálogo, la solidaridad y la búsqueda de la JUSTICA SOCIAL es importante compartir reflexiones entre los diversos grupos sociales de Ortuella. Por ello, os invitamos a acudir a esta reunión ciudadana.

EGUNA: Asteartea, 2013ko urtarrilaren 22a
ORDUA
: 19,30-20,30
LEKUA
: ORTUELLAKO KULTUR ETXEAN (E-D Gela)

 
GAI ORDENA:
1-    Ortuellako giza taldeen koordinakundea sortzea. Constitución de la coordinadora de grupos sociales de Ortuella.
2-    Koordinakundearen helburuak. Objetivos de la coordinadora.
3-    Gure inguruko plataformetan parte hartzea. Participación en otras plataformas sociales de nuestro entorno.
4-    Galderak eta eskaerak. Ruegos y Preguntas. 

OHARRA:
 

Justizia sozialaren aldeko jendea, talde eta erakundea ongi etorria izango da.

La reunión está abierta a toda persona, grupo, asociación o entidad con sensibilidad social para construir un mundo más justo, solidario e igualitario desde la justicia social. 

2013/01/04

Gizarte babesa eta osasuna kolokan jarri zituen urtea


BERRIAk egin duen infografian argi ikusten da iaz pairatutako politika okerrak. Klikatu hemen handiago ikusteko


2013/01/02

urte berria, kontu zaharrak

Medellin? Caracas? Sinaloa? Ez, Ortuella da!
Batzuek diote Ortuellak ez duela konponbiderik eta horrelakoak behin eta berriz jasan beharko ditugula, indarkeriaren eremuan murgilduta egongo bagina moduan. Baina hori ez da egia, eta maiatzean esaten genuen moduan, posiblea da jaietan ondo pasatzea inor izorratu barik.

Zergatik orduan heldu gara horrelakoetara? Agian horren atzean dauden arazoei erreparatu beharko genieke; marginazioa, jendearena baita auzoena ere, biolentziaren kultura, herritarron artean elkarbizitza apurtu duten politikak, indibidualismoa, aisialdirako alternatiba falta...

Noren esku dago hori guztia bideratzea? Gure ustez herritarrok gara gure ekarpena egin behar dugun lehenak, elkarrizketa irekien bidez kontsentsuak bilatuz, herria eginez.

Nori dagokio prozesu horiek aktibatu eta tresnak jartzea?
Duda barik, beste lekutara begira dagoen Ortuellako Udalari eta berau osatzen duten politikari guztiei. Ohiko erantzuna hauxe izaten da "auzokoak mugitzen ez badira, guk ezin dugu ezertxo ere egin" Hori pentsatzen baduzue, hobe duzue hurrengo hauteskunde kanpainean ez aurkeztea eta auzotarrok sortuko dugu moduren bat udala kudeatzeko zuen alderdietatik aparte.