2012/02/11

MURRIZKETARIK EZ! hitzordua Ortuellan


Kaixo lagunok:
Azken urte hauetan kapitalismoaren krisiak jo puntuan jarri du ongizate estatua, horren ondorioz, urte luzeetako borroken bidez lortutako eskubideak etengabe murrizten ari zaizkigu orain.  Munduan zehar mobilizazioak antolatzen ari dira eraso basati horiei erantzuteko, baita Euskal Herrian ere. Horren adibidea; otsailaren 25ean Bilbon egingo den manifestazioa.

LAU KATUtik, horri guztiari buruz berba egin eta ondoren Ortuellan ere antolatzen hasteko hitzordua proposatu nahi dizuegu.

GAIA: Murrizketak: guregan izan ahal duten eragina. Hiru arlotan (lan mundua, gastu sozialak eta gazteria) adituak diren lagunak gonbidatuko ditugu.
EGUNA: Otsailaren 23, osteguna
ORDUA: 19:30ean
NON: Ortuellako OKEn

Interesgarria da ahalik eta jende gehien hurbiltzea, beraz, zure lagunartean zabaltzen lagundu.

Segi bizkor!

2 comments:

  1. Pablo de la Iglesia11/2/12 23:49

    Oso ondo deritzot proposamen hori. Hasiera egon naiteke, zeren eta 20,30etan beste konpromisoa daukadan egun berean Getxon, baina berrogei munutu gutxienez egon naiteke. Elkar ikusiko dugu. Oken zein gelatan biltzen zarete?

    ReplyDelete
    Replies
    1. Kaixo Pablo:
      Primeran!
      Geuk 1. solairuko E-F gela eskatu dugu. Dena dela, OKEn bertan kartelak jarriko ditugu, erraz topatuko gaituzu.

      Delete