2012/03/20

Ortuellako greba batzordea osatu da!

Kaixo lagunok:

Aurreko batean grebaren inguruan zerbait egin beharko zela komentatu genuen, beno, kontua da Ortuellako langabetu batzarrak gaur bertan deituta zuela bilera bat gaia tratatzeko. Gutako batzuk bertan izan gara, hauxe da bertan adostu dena:


  1. Greba deialdia egin duten eragile sozial, sindikatu eta alderdiekin bat egitea. Ortuellan hori bideratuko duen Greba Batzordea osatzea.
  2. Greba kontu puntuala bada ere, datozen murrizketa sozialei zein lan baldintzen aldaketei erantzun iraunkorra eman behar zaiola. Beraz, hau ez da 29an amaituko.
  3. Greba prestatzeko eta greba egunean bertan mobilizazioak adostea, hauek dira erabakitakoak.
    • Astelehenean, martxoak 26, herriko komertziante guztiei grebarekin bat egiteko gutuna banatuko zaie, eta horrekin batera kartela bat banatuko da ateetan jartzeko. leloa holako zerbait izan daiteke: EL 29 CERRAMOS-29an ITXIKO DUGU GREBA OROKORRA (Ortuellako Greba Batzordea)
    • Asteartean, martxoak 27, mobilizazioetan parte hartu nahi duten lagunekin batzarra egingo da, 18:00etan OKEn. 
    • Asteartean baina 19:00etan koxe karabana egingo da Ortuellan zehar Udaletxetik abiatuta.
    • Asteazkenean esku-orriak banatuko dira herritarren artean, goizean merkatua dagoenez Otxartaga inguruan eta arratsaldean bankuen inguruan postu bat jarriko da. Esku-orrian grebarako arrazoiak jartzeaz gain, Ortuellako datu kezkagarriak azalduko dira.
    • Ostegunean, Greba eguna. Goizeko 07:00etan Udaletxeko plazan informazio piketeak antolatuko dira.
    • Ostegunean bertan manifa bat egitea planteatu da, Inguruko mobilizazioak ez ostopatzeko asteartean garatuko da gaia.
  4. Hau guztia bideratzeko, ZURE LAGUNTZA ETA EKARPENAK FUNTSEZKOAK DIRA, beraz, laguntzeko prest bazaude, azaldu astearteko bileran. Beste zerbait proposatu nahi baduzu, bidaliguzu mezua eta guk zabalduko dugu. 
Mezu hau zure kontaktuen artean zabaltzen lagundu! Jokuan dagoena asko da, MUGI GAITEZEN!

Segi bizkor!

No comments:

Post a Comment