Martxoaren 31n txango bat antolatu genuen Bilboko alde zaharraren historia hobeto ezagutzeko. Aitor Fernandez de Martikorena izan genuen gidari eta hamaika kontu bitxi entzun genituen ia hiru orduko ibilbide atseginean. Zazpi kaleetako elizak, jauregiak eta harresiak ikusi eta hiriaren historiatik bidaia egin genuen.
Beste auzotar batzuen konplizitatea ere topatu genuen. Errondabiden lagun batek gu ikusi eta harresian bertan zeukan denda erakutsi zigun, harresia barrutik nolakoa zen ulertzeko aukera ezin hobea. Belostikalen, Arana jauregian txirrina jo eta atea zabaldu zigun bertako bizilagun batek. Geroxeago, For arropa-dendan barruko patioa zabaldu zigun dendari atseginak. Hirurak euskaldunak ziren; nork dio Bilbon ez dela euskaraz egiten?
Bukatzeko, pote bat Plaza Barrian eta elkarrekin bazkaltzera joan ginen. Horrelakoak gure historia ezagutzeko aukera ederra ematen digutenez, gehiagotan antolatzeko geratu gara. DEBALDE jakina!
OHARRA: Aitorrek alde zaharrari buruzko lotura hau bidali zigun Bilboko hiri historikoa. Mikelek ere informazio gehiago pasatu digu.
OHARRA: Aitorrek alde zaharrari buruzko lotura hau bidali zigun Bilboko hiri historikoa. Mikelek ere informazio gehiago pasatu digu.
No comments:
Post a Comment