2012/12/05

Asanblada Popularra, martxan gaude

"Baso guztiak zuhaitz batekin hasten dira"

Kaixo lagunok:

Jakingo duzuenez, gaur Asanblada Popularra izan dugu. Bertan elkartu garen lagunok, Ortuellan dauden egoera eta kontu askorekin ados egon ez, eta alternatibak garatu behar direla azpimarratu dugu. Herriari buelta emateko proposamen ezberdinak jaso izan dira. Batzuk, oso zehatzak; besteak, oraindik ez horrenbeste: auzolana, kooperazioa, kudeaketa demokratikoa, langabezia, baratze ekologikoak...

Normala denez, zalantza batzuk ere agertu dira; funtzionamendua, denbora, lehentasunak, hizkuntza... Baina orohar denok ados paratu gara; herritarron arteko espazio horizontalak sortu behar ditugu. Horretarako, funtsezkoa dugu herriko elkarte eta norbanakoak batzeko guneak aktibatu eta dinamika iraunkorrak finkatzea.

LAU KATUren aldetik antzeko filosofia dituztenekin harremanetan jartzeko konpromisoa hartu dugu, eta haiekin, eta nahi duen beste edozeinekin batera, laster barru beste batzar bat konbokatuko dugu herrian garatzen diren eta egin daitezkeen proiektuak ezagutu eta konpartitzeko.

Horrelako dinamika baten parte hartzeko, edo zure egitasmoa aurkezteko interesatuta bazaude, bidali mezu bat, jarri zure izena eta kontaktatzeko modua  eta erantzungo dizugu.

Denon artean ahal dugu :)

PD: Euskaraz ozta-ozta ulertzen duzuen batzuon esfortzua, eta hitz egiteko beste batzuen ahalegina azpimarratu nahiko genuke. Eskerrik asko, gaur euskaraz bizitzen lagundu gaituzuelako.

1 comment:

  1. Pablo de la Iglesia6/12/12 12:01

    Etekin handiak eta inportanteak

    Ezin izan nintzen batzarrean egon, nire amak etxeko istripua izan zuelako. Dena den, prest nago gai honetaz antolatuko dituzuen ekintzetan parte hartzeko.

    Galdera bat: proposamen artean GUNE plataforman sartzea agertu zen? Ez bazen agertu, hor dauden mugimendu sozialekin harremanetan jartzea komenigarria izango dela uste dut. Horrela beste herriko mugimenduetan ere harremanetan jarriko dugu.

    ReplyDelete