2013/01/02

urte berria, kontu zaharrak

Medellin? Caracas? Sinaloa? Ez, Ortuella da!
Batzuek diote Ortuellak ez duela konponbiderik eta horrelakoak behin eta berriz jasan beharko ditugula, indarkeriaren eremuan murgilduta egongo bagina moduan. Baina hori ez da egia, eta maiatzean esaten genuen moduan, posiblea da jaietan ondo pasatzea inor izorratu barik.

Zergatik orduan heldu gara horrelakoetara? Agian horren atzean dauden arazoei erreparatu beharko genieke; marginazioa, jendearena baita auzoena ere, biolentziaren kultura, herritarron artean elkarbizitza apurtu duten politikak, indibidualismoa, aisialdirako alternatiba falta...

Noren esku dago hori guztia bideratzea? Gure ustez herritarrok gara gure ekarpena egin behar dugun lehenak, elkarrizketa irekien bidez kontsentsuak bilatuz, herria eginez.

Nori dagokio prozesu horiek aktibatu eta tresnak jartzea?
Duda barik, beste lekutara begira dagoen Ortuellako Udalari eta berau osatzen duten politikari guztiei. Ohiko erantzuna hauxe izaten da "auzokoak mugitzen ez badira, guk ezin dugu ezertxo ere egin" Hori pentsatzen baduzue, hobe duzue hurrengo hauteskunde kanpainean ez aurkeztea eta auzotarrok sortuko dugu moduren bat udala kudeatzeko zuen alderdietatik aparte.

1 comment:

  1. Anonymous3/1/13 01:57

    Aluzinatzen ari naiz!!! Zer da hori, zertarako daukagu udaletxea eta munipak???

    ReplyDelete