2012/01/15

Gaur lehenengo hostoak jaso ditugu

Gaur brainpoteoinga egin dugu eta lehenengo proposamenak jasota daude. Zeureak ere egin ditzakezu, nahi baduzu bidali zure ideiak mezu baten bidez: info.laukatu@gmail.com

:) LAU KATU izanda ari gara, ari gara...

2012/01/13

nolako herria nahi duzu? POST-ITgramak esan zigun

Abenduko bileraren galderetako bat hauxe izan zen. Bertan egon ziren lagunek eurek nahiko luketen herria papertxo (post-it) batzuetan idatzi eta gero denen artean 4 ideiak multzotan antolatu zituzten. Horri post-itgrama deitu genion :)
 
Galdera: Nolako Ortuellan bizi nahi duzu?
  1. Mugimendua; herrikoia, harroa, bizia, dinamiken sortarazlea, erakargarri, aktiboa, iraultzailea, baloreetan finkatutako herria
  2. Irekia; eskubideak babestu, partehartzailea, auzolana, solidarioa
  3. Euskalduna eta euskaltzalea
  4. Naturarekin bat 
Egun horretan hamaika lagun horiek horrela irudikatu zuten Ortuella, baina argi dago beste askoren bisioak falta zaizkigula oraindik. Zurea eman nahi diguzu?

2012/01/12

igande honetan plana daukagu... BRAINPOTEOING!

Kaixo lagunok:

Abenduaren 28an ikusi genuen moduan LAU KATUren funtzionamendua ez da oso ohikoa izango. Hemen duzue beste adibide bat.

Bileran hartan LAU KATU zer izan daitekeen zirriborratzen hasi ginen, oraindik buelta batzuk eman beharko dizkiogu baina bitartean... Zer egin nahi dugun ere komentatzen has gaitezke, ezta? Beno, hemen duzue lehenengo proposamena.

Igande honetan LAU KATUren ideiak eta ekintza plana egiteko brainstorming moduko bat egingo dugu pote batzuk hartzen ditugun bitartean, izena beraz; brainpoteoing. Horretarako dinamika eta materiala prestatzen hasi gara. Joango garenon proposamenak jasoko dira, geroxeago nola antolatuko dugun denon artean adosten saiatuko gara. Ideia ona, ezta?

Eguna: 2012-01-15, igandea
Ordua: 12:00etan
Non: KAROBI kafetegian

OHARRA: Interesa izan dezakeen jendeari mezu hau bidali ahal diozue.

LAU KATU GARA  :)

2012/01/10

Lau katu, lau ideia (hasteko)

2011ko abenduaren 28an Ortuellako OKEn hamaika lagun elkartu ginen LAU KATU nola imaginatzen dugun komentatzeko. Hau da bertan jaso zenaren laburpena:

  1. LAU KATU ez da talde edo erakundea bat, LAU KATU ideiak konpartitzeko gune irekia baizik.
  2. Partaideoi interesatzen zaizkigun gai guztiak jorratu ahal dira, beraz; alde horretatik ez da mugarik jarriko.
  3. Herriko elkarte eta norbanakoekin harremanetan egoten saiatuko gara, auzolana sustatuko dugu.
  4. LAU KATUren funtzionamendua eta komunikazioa euskaraz izango da.

LAU KATU sortzeko prozesuan parte hartu nahi baduzu, sartu gure eztabaidagunean eta zeure ekarpena egin. :)