2011ko abenduaren 28an Ortuellako OKEn hamaika lagun elkartu ginen LAU KATU nola imaginatzen dugun komentatzeko. Hau da bertan jaso zenaren laburpena:
- LAU KATU ez da talde edo erakundea bat, LAU KATU ideiak konpartitzeko gune irekia baizik.
- Partaideoi interesatzen zaizkigun gai guztiak jorratu ahal dira, beraz; alde horretatik ez da mugarik jarriko.
- Herriko elkarte eta norbanakoekin harremanetan egoten saiatuko gara, auzolana sustatuko dugu.
- LAU KATUren funtzionamendua eta komunikazioa euskaraz izango da.
LAU KATU sortzeko prozesuan parte hartu nahi baduzu, sartu gure eztabaidagunean eta zeure ekarpena egin. :)
No comments:
Post a Comment