2012/05/23
2012/05/11
2012/05/10
Mila esker Su Ta Gar!
Aitor Gorosabalek 2008ko Ortuellako jaietan emandako azalpen borobilak. Zeuk zer uste duzu?
"Nik uste dut hemen abizen
erdaldun badituzten jende asko eta asko daudela, eta beraien gurasoak
eta... baita Espainian bizi den jende asko ere errespetoa merezi dutela,
baldin eta gu errespetatzea nahi baldin badugu.... Eta badaude burugogor
batzuk txistu egingo dutenak, baina ulertu behar duenak ulertu du eta
ikusi nahi duenak ikusiko du. Eta besteek beren bidea jarraituko dute,
beti hormaren kontra buruarekin jotzen... Egin nahi duzuena baina ez
nuke nahi ez "españoles hijos de puta", ez "español el que no vote" ze
jende asko ezagutzen dut nik Espainian eta Euskal Herrian ezagutzen
doten asko baino askoz jatorragoak dira eta gure aldeko asko baino
jatorragoak"
Zorionez Ortuellan bizi garen gehienok ez gara bideoan aipatzen dituen horien modukoak.
M15, urte bat pasa da
Duela urte bat mugitzen ez zen jende asko hasi zen kalera ateratzen. Hilabete hauetan batzuk galdu dira, beste batzuk noraezean dabiltza oraindik, baina badaude hasieratik gauzak oso argi dituzten lagunak. Askok SOLi begiratu barik gure plazan gauero eguzki betea nahi dugula ozenki esaten dugu.
Horretan ere, Euskal Herria ezberdina dela ikusi zen. Atzo bertan, berriz ere, bateragune auziak erakutsi duen moduan. Baina gure egoeratik abiatuta duela urte bat aldarrikatzen zen hura, egun ere eskatzea erabat logikoa da: DEMOKRAZIA ETA ESKU HARTZE ZUZENA ORAIN!
2012/05/09
jaietan ere, denon eskubideak defendatu!
Barikuan Ortuellako jaiak hasiko
dira eta lagunen artean ondo pasatzeko aukera izateaz gain, nahi dugun herria
aldarrikatzeko ere une aproposa dela uste dugu; herri bizia, solidarioa,
egunero berrasmatuko dena/duguna, guztiona eta guztiontzat.
Hori dela eta, jaietan ere eskubideak izaten jarraitzen dugula gogoratu behar
da, norbanakoak zein kolektiboak, eta eskubide horien defentsan denon inplikazioa ezinbestekoa dugu. Horregatik, jaietatik erasoak eta irainak baztertu
behar dira, batez ere eraso sexistak. Gogoan izan pertsonen arteko
elkarbizitza zaintzea denon ardura dela, ortuellarrona zein kanpotik
datozen lagunena. Bestetik, Ortuella ez da munduko herririk politena
izango, baina geure herria da eta beraz; denon ondasunak
zaintzen saiatu beharko genuke; parkeak, kaleak....
Jarraitzeko, jaietan desinhibitzeko drogak hartzen baditugu modu osasuntsuago batean erabiltzen saiatuko gara, hau da, ahalik eta hobekien pasatu zeure burua eta ingurukoak kaltetu barik. Amaitzen joateko, Ortuellan ere bakea eta askatasuna nahi dugula gogorarazi nahi dugu eta puntu honetan Patxiren egoera gogora ekarri nahiko genuke; ahalik lasterren herrian ikusi nahi dugu, bai bera, baita beste guztiak ere.
Azkenik, MURRIZKETAK, GEZURRAK eta LEGEAK inposatu nahi dizkiguten bitartean, LAU KATUtik jaietan ere ESKUBIDEAK, EGIA eta JUSTIZIA aldarrikatzeko animatzen zaituztegu. Beraz, primeran pasa eta denon artean herria egiten jarrai dezagun!

Subscribe to:
Posts (Atom)