Bihar, martxoak 26, Ortuellako Langabetuen Asanbladak manifestaldia antolatu du herrian. Indarrak batzeko unea da. Bihar 19:00etan Udaletxeko plazan.
2013/03/25
lana banatu! aberastasuna banatu!
Bihar, martxoak 26, Ortuellako Langabetuen Asanbladak manifestaldia antolatu du herrian. Indarrak batzeko unea da. Bihar 19:00etan Udaletxeko plazan.
herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen
"Herri hau ere euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen. Hautatzen diogun ama hizkuntzaren arabera dago gure herriaren geroa. Erdaraz mintzaraziko gaituztela? Badakigu hori. Herri honek pentsatu beharko du zerbait erdarari buruz, baina herri hau ezin da pentsatu erdaraz, herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen." Amets Arzallus
2013/03/20
euskararen lekukoa Ortuellan
Ostiralean Korrika Ortuellara
helduko da. Edizio honetan eman euskara elkarri lemapean, euskara
ikasten ari diren lagun guztiak omendu nahi ditu Korrikak. Ortuellako
euskaldun gehienok ez dugu euskara etxean jaso, euskaltegian edo
eskoletan ikasi dugu, beraz; aurtengo omenaldia guretzat ere bada.
Ortuella lagun askoren esfortzua
eta konpromisoari esker euskaldunagoa da orain; euskaltegietako
matrikula pagatu zuen langabetua, barnetegira euskara hobetzeko joandako gurasoa, berbalagunen astero laguntzera doan euskalduna,
euskararen aldeko aldarrikapenak egiten dituen euskaltzalea,
lan-baldintza eskasetan urteetan ibili den euskara irakaslea...
Euskaldunberri horietako asko
Ortuellako AEKn ibili ginen ikasten. Ikasten eta... txosna txandetan,
pegatak ipintzen eta dirua biltzen... eta dibertitzen ginen. Ortuellako AEK urteetan euskararen erreferentzia bakarra izan zen
herrian, gero beste batzuk etorri baziren ere, euskaltegia izan zen ekimen mordoren sortzailea; bertso afariak, jaialdiak, txangoak, kultur
emanaldiak, Euskararen Astea bera... Garai hartako euskaltegiko
ikasleontzat Korrika, AEKegunarekin batera, euskaltegian egindako esfortzua
ospatzeko aukera aparta zen.
Beharbada eskoletan ezagutu zuten
umeentzat Korrika beste gauza bat izan zen, Korrika txikia eskolako hormetatik
haratago zegoen zerbait majikoa, olentzaro moduko zerbait, euskararen
beste ikuspegi bat. Euskal komunitatea irudikatzeko aukera bat.
Edonola ere, Korrika herri gisa
zer izan nahi dugun hobekien islatzen duen adierazpena da. Eta era
berean, euskaltegietarako dirua biltzeko herri ekimena ere bada.
Horrexegatik saltzen dira kilometroak, petoak eta bestelako
materiala. Ez da normala herri batek bere hizkuntza bizirauteko dirua
eske ibiltzea, baina halaxe da dugun egoera politikoa tamalgarria, euskara ez da inoren agendetan sartzen.
Kilometroak egitea erakustoki
bilakatu da urte hauetan, lehen oztopoak jartzen zituztenak prestu
daude orain petoa janzteko, argazkian ateratzeko. Euskararen alde
esfortzu txikiena ere egiteko prest ez daudenak bertan ikusiko ditugu,
euren izenak furgonetatik esango dira, euren aldarrikapenak entzun
beharko ditugu KORRIKAk ematen dien aukeraz baliatuta. Baina zer
egingo dugu bada? Badakigu kilometroak erostea eta euskararen lekukoa
eramatea batzuetan ez datozela bat.
Baina KORRIKA ostiralean
Ortuellan sartuko da eta zeu ere bertan ikusi nahi zaitugu,
Ortuellako euskaldunok euskaraz bizi nahi dugula ozen esateko unea
delako. Gora KORRIKA!
2013/03/19
Parot doktrina eta Patxi
Bihar aztertuko du Europako Giza Eskubideen Auzitegiak, 197/2006 doktrina edo "Parot doktrina" deitua aplikazioa. Hartuko den erabakiaren arabera euskal preso politikoei aplikatzen zaien zigor estrategia krudela argituko da, bihar beraz egun garrantzitsua izango da. Doktrina pairatzen duten 71 preso horien artean gure herrikidea den Patxi Gomez dago, 20 urte sakabaneketako gartzeletan bete ostean beste zigor bat aplikatu ziotena.
Hori guztia salatu eta Patxiri elkartasuna adierazteko manifestazioa antolatu da; bihar, azteazkena, 20:00etan BBKren aurrean.
Hau
da LAU KATUren blogean egin dugun 100. sarrera. Ez da guk nahiko
genukeen berria, baina Ortuellan aldatu nahi ditugun kontuak zabaldu
behar ditugu. Blogean, facebooken eta kalean jarraitzen eta laguntzen
diguzuen guztioi, eskerrik asko!
Subscribe to:
Posts (Atom)

