Gaztea izatea ez da sekulan erraza izan, baina ematen du gero
eta zailago bihurtzen ari dela nork bere bizitza proiektua aurrera
ateratzea: lan baldintzak, etxebizitza, aisialdi programatua,
zapalkuntza ezberdinak... Agian horregatik gazte asko ilusioak albo
batera utzita sistemaren mekanismoa barruan erortzen dira;
kontsumismoan, berekoikerian eta aspertze etengabean. Hori dela eta, gazte
talde bat ekintzetara pasatzen denean denok poztu beharko ginateke.
Larunbat honetan Ortuellako Gazte Asanbladak antolatuta Gazte Eguna
egingo da. Guk, nola ez! parte hartuko dugu, gutako batzuk adinez apur bat nagusi
izan arren, bihotz gazte eta errebelde dugu oraindino :) Eta zeu, etorriko zara? Animatu
eta parte hartu!
Egitaraua:
11:30ean Kalejira
12:00etan Umeentzako jolasak
13:00ean Bertso poteoa
14:00etan Bertso bazkaria: Fredi Paia, Onintza Enbeita eta BeƱat Vidal
Bazkaldu ostean: Herri Olinpiadak, bingoa
19:30ean Eskalating kutxak eta gero Yo-Yo emanaldia
21:30ean Kontzertuak.
Kriminal Forceps
Calcetines y Cachetes
Ustelak Ustel
Luz de Putas
No comments:
Post a Comment