Azaroaren 14an Europako hainbat herrialdetan Greba Orokorra egiteko deialdia egin da. Duela hilabete bat eta erdi beste greba bat izan genuen Euskal Herrian. Oraingoak ez du bertoko gehiengo sindikalaren babesik lortu eta hori dela eta, azken egunotan iritzi kontrajarriak entzuten hasi dira.
Irailean Ortuellako greba batzordeak antolatuta ia herri osoa gelditu zen. Datorren astekoak ordea, ez du ematen arrakasta handirik izango duenik. Zein da zure iritzia honi buruz? Zer egin beharko genuke?
http://azaroak14greba.wordpress.com/
Irailean Ortuellako greba batzordeak antolatuta ia herri osoa gelditu zen. Datorren astekoak ordea, ez du ematen arrakasta handirik izango duenik. Zein da zure iritzia honi buruz? Zer egin beharko genuke?
http://azaroak14greba.wordpress.com/
Egia esan greba honetarako babes sindikala gutxiago dago. Halere, neoliberalismoaren erasoa gero eta bortitzagoa da. Orain langile mugimendu askok ere barrikada bat egin nahi dute eta prest daude egitera. Egia esan estatuko sindikatu nagusiak oso desprestigiatuta daude. Haatik greba honetarako beste sindikatu alternatibo ere prest daude borroka egiteko. Beraz nik uste dut guk ere egon behar dugula. Gutxienez espero dut langabetuen batzarra arratsaldeko manifestazioa egiteko prest egongo direla. Edo ez?
ReplyDeleteAurreko greba GUNE plataformak bultzatu zuen eta honetan eztabaida handiak sortu dira eta ez dute adostasuna lortu. Horietako erakunde eta sindikal batzuk grebaren alde plazaratu dute eta beste batzuk ez. Gizartea bitartean erdian, baina neoliberalismoari aurre egiteko ahalegin guztiak ez dira nahikoak. Beraz, zerbait egitekotan gu prest gaude parte hartzeko
Greba kasu honetan ere behar beharrezkoa da.
ReplyDeleteEta zergaitik ea duzue galdetu gauza bera irailak 26 an ???
ReplyDeleteAzken anonimoarentzat.
ReplyDeleteErantzuna erraza da, ez genuen galdetu herriko langabetuen batzarrak greba batzorde bat antolatzeko deitu zigulako. Eta hemendik uste dugu, herritarrek eta eragile sozialek sistema aldatzeko antolatzen dituzten mobilizazioak zabaldu behar direla.
Eta jakingo duzunez hau da aurton antolatu den hirugarren greba orokorra. Lehenengoan, martxoaren 29an, herrian zerbait antolatzeko beharra zegoela ikusten zenez, LAU KATUtik mezua zabaldu genuen. Nahiz eta iritzi kontrajarriak egon, asteazkeneko grebarako gauza bera nahiko genuke,baina zoritzarrez orain arte ibili direnek ez dute asmorik ezer bateratua egiteko.
Kaixo:
ReplyDeleteLangabetuen elkartearekin hitz egin dut eta, greba honetaz, haiei inork ez die laguntza eskatu. Beraz, printzipioz ez daude ezer egitearen alde. Gainera aurreko greba orokorrean gertatu zitzaiena ez zaie errazten batasunean ez daukaten grebetan parte hartzeko.
Hau da lortzen dena, bakoitza bere aldetik joaten denean. Azkenean, gizartea nekatzen da.
Azteazkenean Trapagaranen elkartaratzea antolatu dute.
ReplyDelete