Mundu alde honetako jende gehienari bezala, bihotza erdibitu egiten zait
sufritzen ari diren umeen irudiekin. Gehiago oraindik: mundu alde
honetako jende gehienari gertatzen zaion bezala, badut joera oinazeetan
dauden haurren irudietan nigandik hurbileko umeak ispilatuta ikusteko.
Alegia, Israel laineztuak Gazan hildako Hanen Tafish, Walid Abdalah eta
Omar Ahmed Masharawi txikien aurpegietan —11 hilabete eta 2 urte artean
zituzten— alabaren aztarrenak azaltzen zaizkit, eta ilobenak, eta haien
lagunenak... Eta baita Afrika arpilatuan hezur eta azal, hil-hurren,
erretratatzen ditugun umetxoen bisaietan ere. Malkoak etortzen zaizkit
eztarrian gora.
Baina mundu alde honetako jende gehienak bezala, badut joera minean bizi diren haur horiek guztiak urrutiko lurraldeetako irudietara erbesteratzeko. Aldiz, kostatu egiten zait ikustea alaba eta ilobengandik hurbil, oso hurbil, badirela sufrimenak inarrositako umeak: adibidez, bisita ordua amaitzean ama espetxe barruan geratzen delako, edo noizbait aita hil zietelako, edo ama etorkina atxilotzeko zentroan sartu dutelako, edo etxerik gabe gera daitezkeelako... Ziur aski, izua eta itomena delako eztarrian gora datorkidana.
Gainerakoan, hain bizi gara mundu alde atseginean.
Idurre Eskisabel -BERRIAn

No comments:
Post a Comment