2013/01/31

Justizia Soziala, bigarren bileraren balorazioa

Elkar ezagutu > Proiektuetan batu >Herritarrak mugiarazi > Egoerari buelta eman :)
Martitzean Ortuellako Gizarte Sarea osatzeko bigarren bilera izan genuen. Aurrekoan bezala partaide guztiek Justizia Sozialaren aldeko konpromisoa berretsi eta aldeko apustua egin zuten. 

Bilera honetara hurbildu ziren elkarteek, euren ekimen eta ibilbideren berri eman, eta ikusten dituzten gabeziak mahaigaineratu zituzten. Hauek dira bileratik ateratako inpresio batzuk, zeu bertan izan bazinen, zeureak ere jar ditzakezu:
  • Partaide gehienek Ortuellako Udala, eta alderdiak, urrun ikusten dituzte herritarrengandik eta euren arazoetatik. Udala geldi dago.
  • Ez dago udal politikan parte hartzeko aukera askorik, eta dauden bideek; batzordeak, proposamenak, idazkiak... ez omen dute gauza askotarako balio. (Puntu honen inguruan iritzi ezberdinak egon dira)
  • Elkarteetan ere nekea sumatzen da; urteetako borroken desgastea, mesfidantzak, jende gutxi lanean, besteen errealitatearen ezagutza falta... Dena dela, lan egiteko gogoa aipatu da, hitza hartu duten guztiek horixe aldarrikatu dute.
  • Elkarteen arteko dinamika berreskuratzeko ahalegina egin behar dugu. Auzotarrok batu eta elkarlanerako hau bezalako guneen beharra azpimarratu da.

Eta orain zer?
Beno, hurrengo batzarrerako denon artean lehentasunak markatu, eta  helburuak eta ekintzak zehatzak adosten hasteko proposatu da. Ziur gaude lana ez dela erraza izango, baina hitz egin dugun jende guztia oso animatuta ikusten ari gara.

Eta nik, zer egin dezaket?
Ortuellarra bazara eta  zure herria maite baduzu, hurrengo batzarrera etorri eta ekarpenak egin, erraza da, ezta?

Hurrengo batzarra: Otsailaren 26an, martitzena, 19:00etan OKEn

Bukatzeko positibomb tanta. Une hitsak datoz, baina koloreak ere badaude.


3 comments:

  1. Hemen duzue Uriosteko Urbegi elkartetik jasotako balorazioa (erderaz dago)

    A LA RED SOCIAL DE ORTUELLA

    En estas dos reuniones 22 y 29 de enero, nos hemos juntado una serie de personas y grupos que tenemos como objetivo común la JUSTICIA SOCIAL

    Vemos importante coordinarnos y ser capaces de establecer un orden de prioridades para ir concretando en acciones nuestra reflexión sobre esta cuestión. Es importante cohesionarnos y concienciar a la ciudadanía para conseguir un pueblo y una sociedad más justa. En definitiva un entorno cercano y lejano más digno y humano.

    Esta red se irá ampliando con el tiempo. Así que os enviamos el listado de las personas y grupos que apuestan por esta Red o Plataforma por la Justicia Social (Cf. Documento Anexo). NOTA- En este listado hay personas a título personal y representantes de grupos que son sensibles a esta realidad. Seguramente con el tiempo se irán añadiendo y sumando otras personas y grupos. Por ello, el haber establecido como foro de reflexión y debate de esta Red Social los últimos martes de fin de mes a las 19,00 horas en la OKE nos puede ayudar a mantener viva esta llama.

    Tenemos un recorrido que realizar como tejido social del pueblo para avanzar y organizarnos; pero el norte lo tenemos claro. Con matices y con sensibilidades y visiones diferentes; pero el objetivo común es luchar por la Justicia Social.

    De momento, cada grupo o persona de esta red podrá ir haciendo partícipe al resto de distintas convocatorias o materiales que nos lleguen sobre la cuestión de la Justicia Social. Las distintas redes que a su vez tiene cada grupo o persona implicado en este proyecto servirá de catalizador de reflexiones y aportaciones. El blog de Anitza-Plural contribuirá como escaparate y altavoz de nuestras reflexiones.

    Recordar: Nos juntaremos el próximo martes 26 de febrero a las 19,00 horas. Todo grupo y persona que se sume a esta convocatoria será bienvenido. Así que invitemos y animemos a otros grupos y personas comprometidas con la Justicia Social a participar de nuestra reflexión y acción.


    ReplyDelete
    Replies
    1. Plural/Anitzak blogean ere bai: http://pluralanitzak.blogspot.com.es/2013/01/para-ir-abriendo-boca.html

      Delete
  2. Bigarren bilera honetan 22 lagun egon ziren, horietatik 8 aurreko bileran ez ziren egon. bertaratu ez ziren batzuk komentatu digute ezin izan zirela hurbildu, baina hurrengora konfirmatu dute.

    Berri ona. Aurrekoan emakumeen parte hartzea handitu behar zela azpimarratu zen, beno, poliki-poliki handitzen ari da, honetara 6 etorri ziren, gure ustez oso gutxi hala ere.

    Berri ez hain ona. Bigarren batzar honetan partaideen artean 30 urtetik beherako jenderik ez dugu ikusi, NON DAUDE ORTUELLAKO GAZTEAK? Gabezi hori ere konpondu beharra daukagu.

    ReplyDelete