2013/05/13

Kasposo, matxista eta homobofoa...


Ez da oso logikoa Ortuellako jai batzordean parte hartu barik, LAU KATUtik asteburu honetako balorazioak egitea, horretarako jai batzordea dago. Ez, ez gara hasiko jaien zentsuaz, herritarren parte-hartzeaz edo festa ereduen inguruan berbetan. Baina gaur, asteburu honetan gure arteko asko asaldatu duen kontu batek nolabaiteko hausnarketa egitera bultzatu gaitu; zapatuko gau-jaia egitera Castellótik (País Valencià) etorri zen Centauro taldearen emanaldiaz ari gara.

Aspaldian ez dugu horrelako talde kasposo eta kutre eskenatoki baten gainean ikusi. Gau osoan zehar mikrotik bota zituzten mezu “sinpatikoei” eta euren pantailetan agertzen ziren irudiei matxismo kiratsa zerien. Taldeen letrak desitxuratu, eta “los gays esa gente tan sinpatica, que tambien respetamos” bezalako mezuetan, homofobiaren alde “jatorra” erakutsi ziguten etengabeko jario nazkagarrian.

Plazan denetariko jendea zegoen eta ziurrenik, batzuek ondo pasatu zuten. Horrela bada, Ortuellan lan handia daukagu aurreko astean komentatu genuen biolentzia kulturala salatzen eta baloreak lantzen.



1 comment:

  1. ana san roman13/5/13 22:23

    Gabon,

    Jai batzordena ez zaudeten arren, zuen balorazioa jasota dago. Neu batzordean nago eta oraindik es dut
    ulertzen nola erabaki genuen talde hori ekartzea!!!

    Ana

    ReplyDelete