2013/05/11

Meatzalde mailako koordinazioaz

Trapagarandik mezu hau jaso dugu:


Aupa lagunak!
Maiatzaren 1eko martxaren ondoren planteatzen dugu ia beharrezkoa posible ikusten dugun eskualde mailan, meatzaldeko kolektibo sozialen  koordinazio bat sortzea, kanpaina, ekimen eta proiektuak elkarbanatu eta eskualdeko ikuspegiz ekimenak sortzeko. Zuek nola ikusten duzue gauza?  Bilera ireki bat deitzen dugu horretarako.
Maiatzak 22, asteazkena
19:00etan Trapagarango gaztetxean.


Maiatzak 1eko balorazioa
Trapagarango plataforma sozialean eskualdeko kolektibo sozial ezberdinen artean antolatu genuen Maiatzak 1eko martxaren balorazio baikorra egin dugu. Deialdia arrakastatsua izan zen, jendartean  era honetako ekimen baterako nahia zegoen eta hori nabaritu egin zen.

Martxaren arrakastaz haratago ordea, eskualdeko hainbeste kolektibo, elkarte eta asanblada ekimena antolatzeko bildu eta elkar ezagutu izana da guretzat arrakastarik handiena. Beharrezkoa ikusten duzue Meatzaldean eskualdeko kolektibo sozialen arteko bilgune edo elkarlanerako koordinazio bat?  Hori da planteatzen dugun galdera.

Horren inguruan hitz egin eta zehazteko maiatzaren 22rako bilera batera deitzen ditugu maiatzaren 1eko martxa antolatzen aritu ginen eskualdeko kolektiboak. Hauek da Trapagarango plataforma sozialetik planteatzen ditugun gaiak:

1-Maiatzak 1eko martxako balorazioa. (indarguneak eta ahulguneak, hobetu beharrekoak eta akatsak)

2-Beharrezkoa da eskualdean kolektiboen ekimenak elkarbanatu eta eskualdeko ikuspegiz dinamika komunak sortzeko asanbladen arteko koordinazio bat sortzea?

3-Elkarlanerako proposamen konkretuak (herrietako jaietako Meatzalderako kanpaina komun bat sortzea, Trapagaranen lantzen ari den “auzotarren zerbitzuen katalogo herrikoia” proiektua)

4-Eskualdeko komunikazio plataforma komunen beharra.  Kolektibo bakoitzak badugu gure komunikazio sarea, elkarren artean ordea zail zaigu batek besteari gure ekimenen berri ematea eta eskualdeko ikuspegiaz osatzea. Posible da eskualdeko kolektiboen komunikazio plataforma bat sortzea?

5-Zuk proposatzen duzuna

Gai hauek aztertzeko batzarra
MAIATZAK 22, asteazkena
19:00etan basetxe gaztetxean

Trapagarango plataforma soziala
(basetxe gaztetxea, hitza kalean, trapagarango langabetu asanblada)

No comments:

Post a Comment