Urtarrilaren 15ean ideak jasotzeko prozesua zabaldu genuen. Gaur OKEn batu garenok jasotako hosto guztiak antolatzen hasi gara. LAU LORE, lau ildo nagusi atera zaizkigu:
1.Sarea astindu: Batetik, formazioa eskaini; sare sozialak, internet eta telefonia, software askea,... Bestetik, Ortuella sarean nabarmendu; herri mailako agenda moduko zerbait sortu, bideo testigantzak...
2.Kultura eta aisialdia: Ortuellan antolatzen diren ekintzen berri izan eta interesgarri ikusten diren ekimenetan parte hartu/lagundu. Ekimen berriak antolatu; kontzertuak, bideo forumak, txangoak, kultur jarduerak... Ezagutza konpartitu; herritarrei aukera eman jakintza zabaltzeko; tailerrak antolatu, autodefentsa, masaiak...
3.Euskara: Elkarlana bultzatu, batez ere gazteekin. Euskal kultura sustatzeko ekitaldiak; bertsolaritza, euskal kantak... Normalizazioaren aldeko kanpainak, inplikazioa eskatu, erakunde publikoena exijitu.
4.Politika eta Herria: Politikaren inguruan jardunaldiak, eztabaidak; abertzaletasuna, anarkismoa, sindikalgintza... Herriko arazoak eta kezkak ezagutu eta ezagutarazi. Ingurumenari buruzkoak; hitzaldiak, txangoak... txikizioen aurka paratu; COKE, AHT...
Hau guztia da momentuz adostu duguna, otsailetik aurrera lanean ikusiko gaituzu.
Gaur eskerrak eman nahi diegu bereziki Ortuellako Gazte Asanbladako lagunei hasieratik izan duten harrera eta inplikazioagatik.
LAU KATU GARA :)
Gora Meatzaldeko katuak!
ReplyDeleteMeatzaldetik munduari mau-mau egiten diogu :)
ReplyDelete