2012/01/18

zeure proposamenak eta ideiak konpartitu gurekin.

Kaixo lagunok:
LAU KATUn zer egin nahiko zenuke? Horixe izan zen igandean hurbildu ziren lagunei egin genien galdera. Hainbat proposamen jaso ditugu, eta oraindik beste batzuk biltzen ari gara. Datorren astean biltzen ditugun ideia guztiak aztertu eta plangintza diseinatuko dugu.
Zeuk ere  prozesu honetan parte hartzeko aukera daukazu, bidali zeure proposamenak e-postaz eta datorren asteko hitzorduan gurekin konpartitu.

Proposamenak biltzeko bilera
  • Eguna: urtarrilaren 25a, asteazkena
  • Hasi: 19:00etan
  • Bukatu: 20:30ean
  • Lekua: Ortuellako OKE (konfirmatzeke)
Lagunei, ingurukoei, familiakoei esan, denok gonbidatuta zaudete. :)

2 comments:

  1. OHARRA: Pasa den astean lokal eskaera egin genuen baina oraindik ez dugu Udalaren baieztapenik jaso. LAU KATUn baikorrak garenez, administrazio-isiltasuna modu positiboan ulertu dugu eta beraz, bilera OKEn egingo dugu.

    ReplyDelete
    Replies
    1. POSITIVE BOMB http://www.youtube.com/watch?v=yPMXpxsKbQg

      Delete