2013/03/12

larunbatean Ortuellatik Bilbora elkarrekin!

Datuok eta errealitateak adierazten digute murrizketen bidez egin politikak ez zaizkigula krisialditik ateratzen ari, aitzitik, urte luzez borrokatuz lortu ditugun eskubideak deuseztatu nahi dituzte.

Hego Euskal Herri osoan erregistratu den langabezia 230.878 pertsonetakoa da. Marka historiko berri honek islatzen du bizi dugun unearen larritasuna. Bereziki kezkagarria da, langabetuen %47,5ak, hots, bi langabetuetatik batek inolako saririk ez jasotzea.

Erakundeek erabaki dute gizarte-gastuak murriztu behar direla, horren  harira, gizarte-zerbitzu publikoetara zuzendu aurrekontuak urritu dituzte. Osasungintzara, hezkuntzara, etxebizitzetara, ingurumenera, lankidetzara, etab... zuzendu aurrekontuak murriztu dituzte, baita gizarte-laguntzak
eskuratzeko betekizunak eta gizarte-laguntzen munta ere.

Gizarte-laguntzak jasotzen dituztenak kriminalizatzen dituzte, langabetuak errudun bihurtzen dituzte, gizartea osatzen duten alderdi handiei oinarrizko zerbitzuak ukatzen zaizkie, adibidez, osasungintzarako, etxebizitzetarako, helikatzeko dagozkien eskubideak; honez gain, irizten diote elkartasuna oparoaldietarako gorde behar dela.

Egoera honetatik irteteko dagoen bide bakarra eredu ekonomiko eta sozial berria sortzea da. Euskal Herrian badugu horretarako aukera, eta hala ere, geure bideari ekin baino, Madrileko aginduen “derrigorrezkotasunean” babesten dira, ezer ez dadin alda. Honela:

  • Lan baldintzei eta soldatei eraso diete.
  • Lan sistema, pentsio sistema eta negoziazio kolektiboa erreformatu dute kapitalaren onuran.
  • Gizon eta emakumeen arteko aukera berdintasuna sustatzen dituzten politikak ez diztuzte ezertan lehenetsi.
  • Langabezia egoeren estaldura urritu dute.
  • Batik bat, etorkinei, emakumeei,... eragiten dieten baztertze eta pobrezia guneak edo poltsak nabarmenki hazten ari dira.
  • Menpekotasun legearen garapena eten da.
  • Zerbitzu publikoak eraso dituzte, batez ere, hezkuntza eta osasungintza.
  • Aurrekontuak murriztu dira, publikoa 2005. urteko mailetara eramanez.
  • Oro har, murrizpen politika ezartzen ari dira, zeinak oinarrizko eskubide eta askatasunekin zerikusia duten orori eragiten dion (justizira heltzea, abortu legea, etxegabetzeak,...).
  • Bankari, militargintzaren negozio makabroari eta mega-azpiegiturei ematen diete dirua oraindik ere.
Bestalde, zerga-bilketaren zama osoa herritarroi egokitzen zaigu. Zerga-politika mesede egiten die errenta handiei eta kapitaleko errentei, eta zerga-iruzurra egitea uzten dute oraindik orain.

Hego Euskal Herrian, Europako atzekaldean gaude zerga-bilketari dagokionez, batik bat, kapitaleko errentei, enpresen irabaziei eta ondasun handiei hartzen zaien zerga-arduragabetasunarengatik eraginda.
Honez gain, honi gehitu beharko genizkioke urtero Foru Ogasunek zerga-iruzurra dela-eta (gehiena errenta handiek eta enpresek egiten dute) biltzen ez duten milaka milioak.

Hitz batez, egungo politikek, bidegabeak izateaz gain, ez gaituzte krisialditik aterako; horrexegatik errotik aldatu behar ditugu, interes neoliberalekin soilik bat datozen lehentasun politikoak. Xede horretan, argi dakigu zein den egin beharko litzatekeen bidea:
  • Ezartzen ari diren eta gizarte-porrotara garamatzaten murrizpenak eta politikak arbuiatu behar dira.
  • Hego Euskal Herriko erakunde guztiei eskatuko diegu ez ditzaten erabil Rajoyk ezarri nahi dizkigun murrizpenak: osasungintzan, hezkuntzan, 37 ordu eta erdiak.
  • Aukera berdintasunaren politikak, laneko eta norberaren bizitza uztartzeko politika eraginkorrak diseinatu behar dira. Ekoizteko eta etxeko lanaren banaketa.
  • Gizarte-zerbitzu publikoen sare unibertsala eta aurrekontu publikoen kontura, menpeko pertsona guztien estaldura bermatu behar dira.
  • Langabetuen babes ekonomikoa bermatu behar da.
  • Bizitza duinerako eskubidea bermatu behar da.
  • Zerga-politika bidezkoa eta progresiboa, azken hamarkadetan onartu diren erreformetan atzera eginez eta aberastasunaren banaketa zuzenari lagunduz. Hots, zerga-iruzurraren aurkako benetako borroka egin behar da.
  • Alferrikako gizarte-gastua baztertzearen aldeko hautua: gastu militarra, AHT, erraustegia,fracking,...
  • Kalitateko enplegua sortu, zerbitzu publikoen eta inbertsio publikoaren defentsa biztanleriaren premiak ase daitezen.
  • Gure herriko sektore estrategikoen defentsa, adibidez, lehen sektorea eta garraioa, biek gizartearen zerbitzura egon behar dute.
  • Gizarte-eragileek eta sindikatuek, eskubidez, benetan parte hartu behar dute politika publikoen zehaztapenean eta ebaluazioan.
  • Bertako lan eta gizarte-politiken diseinuan eta inplementazioan aurrera egin, hots, aurrera egin behar da aberastasunaren banaketan eta ekoizpen eta etxeko lanean oinarritutako lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparruaren lorpenean.
Hortaz, euskal jendartea deitzen dugu martxoaren 16an Bilboko kaletan zehar ibiliko den manifestazioan parte har dezan. Manifestazioa Sagrado Corazónetik abiatuko da arratsaldeko 17:30ean.

No comments:

Post a Comment