1976ko martxoaren 3an poliziak Gasteizko San Frantzisko elizako leihoak apurtu eta barruan zeudenak tirokatu zituen. Bertan, greba asanblada bat zegoen, langileen asanblada bat. 5 lagun hil eta beste dozenaka zauritu zituzten. Garai hartan Manuel Fraga Espainiako Gobernuko Barne ministroa zen, geroxeago PPko lehendakaria eta transizioaren ikur horietako bat. Inork ez du hilketa horiek epaitu.
Gaur, urtero bezala, manifestazioa izan da Gasteizen sarraski hura gogoratzeko. Baina gaur, lagun talde batek eliza okupatu eta asanblada egin du bertan. Herriak ez du barkatuko!
Campanades a Morts - Lluís Llach
Faxismo zaharrak eta berriak langileen eskubideak zapaltzen ditu. Gora langileriaren borroka!
ReplyDelete