2013/07/11
2013/07/08
babosoak kanpora!
San Ferminek jakin beharko luke Santa Ferminari merezitako lekua
eskaintzen bere jaietan. Tamalgarria da gaur egunean gazteok oraindik
hain atzerakoiak izatea. Tamalgarria festa giroan emakumea objektu bat
bailitzan erabiltzea. Tamalgarria berdintasunean hezita behar luketen
gazteak emakumearen hain irudi distortsionatua erakustea. Tamalgarria.
Irakurri testu osoa Malen Aldalurren blogean
2013/06/28
2013/06/27
enplegu batzordea eta herri eskaera
Gaur, Ortuellako Plataforma Sozialak deituta udal batzera gardetasuna aldarrikatzeko herri eskaera eraman da. Udalak darabilen lan-poltsak ezagutzea eta Behargintzaren kudeaketa argitzea dira eskaera horren helburuak, eta ortuellarrok ezagut dezagun herriko kaleetan inkatuta egon da azken zortzi egunotan.
Arratsaldean jendea udal batzera hurbildu denean, alkateak proposatu du datorren astean egingo omen den enplegu batzordera eskaera eramatea. Baina, ez berak, ezta arlo horretako zinegotziak ere, ez dute jakin zein egunetan izango den batzorde hori. Inprobisazioa izan da? Ummmm...
Edonola ere, enplegu batzordean jorratuko dena prestatzeko bilera deitu du Plataforma Sozialak; datorren asteartean, uztailak 2, 19:30ean OKEn.
2013/06/26
lasai, dena kontrolpean!
Habemus Alkate! Saulo Nebreda izango da Ortuellako alkate berria, hemen bere adierazpenak eta Oskar Martinez-i botatako loreak.
Portzierto, inor konturatu al da azken hilabeteotan udaletxean daude alderdien zerrendaburuek; PNV, PSE eta Bildukoek, kargua utzi dutela? Zerrenda irekiak ote?
2013/06/24
Batzar Irekia eta gardentasuna
Ortuellan pairatzen ari
garen egoera larria dela-eta; azken hilabeteotan elkarlanerako guneak
sustatzen eta dinamika berriak indartzen sartuta ibili gara. Horrek
hainbat batzar, deialdi, manifa eta mobilizazioren antolakuntzan
murgildu gaitu. Ortuellako Plataforma Soziala ibilbide horren emaitza
izan da. Lorpena, ez da LAU KATUrena bakarrik, noski! baina
hasiera-hasieratik buru-belarri sartu ginen horren aktibazioan eta
nahiz eta gure bestelako helburuak momentuz albo batera utzi,
fruituak ematen ari dela ikusten dugu.
Plataforma Sozialean gabiltzan talde,
kolektibo eta norbanakook herritarron parte-hartze zuzena
aldarrikatzen dugu, izen eta aurreiritzien gainetik, modu adostu eta
demokratikoan, protagonismo eta elkarlanean; denok batera, HERRIA
HERRITIK EGINEZ. Une honetan bi dira lantzen ari diren gaiak;
langabezi eta bazterketa soziala. Aurrerago beste asko daukagu
jorratzeko; auzoak, kultura, aisia, berdintasuna, udala, parte-hartze
zuzena...
Langabeziari dagokionez, eskaera zehatza egingo zaio Ortuellako Udalari ostegunean izango den udal
batzean, gardentasuna. Gardentasuna, ez dakigulako
zeintzuk diren udalak kudeatzen dituen lan-poltsetan aplikatzen diren
kriterioak. Gardentasuna ere Behargintzaren kudeaketan;
zeintzuk diren bere funtzioak, zenbat lan-postu sortu dituen hasi
zenetik, prestakuntza ikastaroen egokitasuna...
Horretaz berba egiteko, Ortuellako
Plataforma Sozialak BATZAR IREKIA deitu du ostegun honetan, ekainak
27, 19:00etan udaletxeko plazan. Bertan, zuen proposamenak, galderak
eta ideiak botatzeko aukera izango duzue. Horren ostean batzar
aretora igoko gara zinegotziek gure aldarrikapenak entzun ditzaten. Gora Herria!
2013/06/10
onena emateko garaia?
Oskar Martinez joan da, baina hemen geratzen dira 930 pertsona langabezian eta urteetan ordaindu beharko dugun zorra.
2013/05/30
lagun bati
![]() |
| Arratsaldeko manifestazioa, Meatzarien etorbidea |
Kaixo lagun:
Gaur greba eguna izan da eta Ortuellako langabetuen asanbladak deitu duen manifestazioan holakoak bota dituzu; "lanik ez dutenak mugitzen ez badira, zer egingo dugu guk?" "hemen gazteak falta dira, tabernan bai, baina gero ez!" "Herri honek ez du ezer merezi" Aber, txoratu gara, ala?
Gaur greba eguna izan da eta Ortuellako langabetuen asanbladak deitu duen manifestazioan holakoak bota dituzu; "lanik ez dutenak mugitzen ez badira, zer egingo dugu guk?" "hemen gazteak falta dira, tabernan bai, baina gero ez!" "Herri honek ez du ezer merezi" Aber, txoratu gara, ala?
Gaur kalera irten gara sistema hau aldatu nahi dugula ozen esateko, sufritzen dutenei elkartasuna adierazteko, Herria egiteko. Zeinek esan zizun hori erraza izango zela?
Askotan esan diguzu borroka dela bidea. Bada, holaxe da borroka, bide gogorra eta batzuetan etsigarria. Eta hala ere, gaur beste tanta bat jarri dugu geure elkartasun itsasoan. Gaur beste aurpegi batzuk ikusi izan ditugu, kexaka ibili beharrean protestatzera etorri direnak. Beraz, goiari eutsi eta lotu lanari!. Nor bere lekutik eta geure burua jipoitu gabe.
Gora Herria!
2013/05/29
2013/05/27
m30 Greba Orokorra, zer egingo duzu?
Ostegunean, greba deialdia eginda dago Euskal Herrian, baina berriro ere, batasun sindikalik ez da eman eta gure herrian ez da greba batzorderik antolatu. Gehienok zalantzak baditugu ere, mugitzeko beharra ikusten dugu. Hori dela eta, Ortuellako Langabetu Batzordeak antolatu duen manifestaldian parte hartzera animatzen zaitugu.
Manifa: Ostegunean, 19:00etan Ortuellako Udaletxetik irtengo da
Beste ideiarik edo proposamenik jorratu gura baduzu, bidali mezua.
Beste ideiarik edo proposamenik jorratu gura baduzu, bidali mezua.
2013/05/26
Justizia Soziala, asteartean batzar irekia
Poliki-poliki, baina eten barik, Ortuellako Plataforma Soziala aurrera doa. Hilabete hauetan mobilizazio eta eragite lanak egin izan ditugu gehienbat, asteartean; planteamendu zehatzagoak landuko ditugu. Horretarako, batzarretik sortu ziren lan-taldeek egindakoaren berri emango digute. Komentatuko diren puntuen artean esaterako; langabeziaren inguruan Ortuellako Udalari egingo zaion eskaera aurkeztu eta denon artean adostuko dugu.
BATZAR IREKIA: Maiatzaren 28an, asteartea, 19:00etan OKEn
Oharra: Aztergaien artean, Meatzaldeko hainbat kolektibo sozial antolatzen ari garen elkarlanerako gunearen nondik norakoa azalduko da.
BATZAR IREKIA: Maiatzaren 28an, asteartea, 19:00etan OKEn
Oharra: Aztergaien artean, Meatzaldeko hainbat kolektibo sozial antolatzen ari garen elkarlanerako gunearen nondik norakoa azalduko da.
2013/05/17
Interneten segurtasunez jarduteko tailerra
HerriKolorek tailer interesgarria antolatu du datorren astebururako, zuetako inor animatzen bada, jarri gurekin harremanetan eta elkarrekin joango gara.
Preso politikorik ez daukan herria
Rusia, Iran, Kolonbia, Marroko, Israel, Txina... eta atzotik, horrela erabaki baitzuten Eusko Legebiltzarrean, Euskal Herria ere preso politikorik gabeko eremua da. Baina, ez ginateke horrekin harritu beharko, ez baitago mundu osoan preso politiko hitza onartuko duen herrialde "demokratiko"rik. Eta beste kontu askotan bezala, honetan ere, herritar eta gizarte eragileen esku dago egoera honi guztiari buelta ematea, ahalik eta lasterren atxilotu, preso, iheslari eta gainontzeko berba hitsak gure eguneroko hiztegitik desager daitezen. Horren karira, bihar M18 plazara ekimenak deialdia egin du Ortuellan bertan.
2013/05/15
Ortuella mugitzen ari da!
Ortuellako elkarte eta kolektibo sozialen bilguneak darrai. Hilabeko azken astearteetan batzen gara herriko arazoei buruz berba egin eta irtenbide posibleak denon artean adosteko. Une honetan, gehien bat, sentsibilizazio eta eragite lanak egiten ari gara.
Horretarako lan-taldeak sortuko ditugu. Momentuz 3 talde osatu dira:
- Lehenengo lan-taldea; herriko langabezia eta lan munduaren egoera aztertzen ari da.
- Bigarren lan-taldea; gure arteko komunikazioa hobetzeko proposamena garatzen ari da,
- Hirugarren lan-taldea; formakuntzaren ingurukoa da, horretarako dokumentalak, zine-forumak eta eztabaidak uztartuko ditu.
Zeuk ere horrelako baten parte hartu ahal duzu, edo beste bat sortzeko proposamena egin.
Hurrengo batzarra; maiatzaren 28an, martitzena, 19:00etan OKEn. Pasa zaitez eta zure proposamenak ekarri.
2013/05/13
Kasposo, matxista eta homobofoa...
Ez da oso logikoa Ortuellako jai
batzordean parte hartu barik, LAU KATUtik asteburu honetako
balorazioak egitea, horretarako jai batzordea dago. Ez, ez gara
hasiko jaien zentsuaz, herritarren parte-hartzeaz edo festa
ereduen inguruan berbetan. Baina gaur, asteburu honetan gure arteko
asko asaldatu duen kontu batek nolabaiteko hausnarketa egitera
bultzatu gaitu; zapatuko gau-jaia egitera Castellótik (País
Valencià) etorri zen Centauro taldearen emanaldiaz ari gara.
Aspaldian ez dugu horrelako talde
kasposo eta kutre eskenatoki baten gainean ikusi. Gau osoan zehar
mikrotik bota zituzten mezu “sinpatikoei” eta euren pantailetan
agertzen ziren irudiei matxismo kiratsa zerien. Taldeen letrak
desitxuratu, eta “los gays esa gente tan sinpatica, que tambien
respetamos” bezalako mezuetan, homofobiaren alde “jatorra”
erakutsi ziguten etengabeko jario nazkagarrian.
Plazan denetariko jendea zegoen eta ziurrenik, batzuek ondo pasatu zuten. Horrela bada, Ortuellan lan handia daukagu aurreko astean komentatu genuen biolentzia kulturala salatzen eta baloreak lantzen.
Plazan denetariko jendea zegoen eta ziurrenik, batzuek ondo pasatu zuten. Horrela bada, Ortuellan lan handia daukagu aurreko astean komentatu genuen biolentzia kulturala salatzen eta baloreak lantzen.
2013/05/11
Meatzalde mailako koordinazioaz
Trapagarandik mezu hau jaso dugu:
Aupa lagunak!
Maiatzaren
1eko martxaren ondoren planteatzen dugu ia
beharrezkoa posible ikusten dugun eskualde mailan, meatzaldeko
kolektibo sozialen koordinazio bat sortzea, kanpaina, ekimen eta
proiektuak elkarbanatu eta eskualdeko ikuspegiz ekimenak sortzeko. Zuek
nola ikusten duzue gauza? Bilera ireki bat deitzen dugu horretarako.
Maiatzak 22, asteazkena
19:00etan Trapagarango gaztetxean.
2013/05/09
Ikusten ez diren biolentziak
Johan Galtungen hirukiak ondo islatzen duen moduan 3 biolentzia
mota pairatzen ditugu gure bizitzan zehar: lehena, biolentzia
ikusgarria da, beste biak; biolentzia ikusezinak (estrukturala eta
kulturala) Ikusezinak baino biolentzia “eztutuak” deitu behako
genieke.
Biolentzia ikusgarriari, Biolentzia Zuzena deitzen diogu; auzoko bat jotzea,
tiroak jotzea, gerrak, autobus bat erretzea, ertzantzaren kargak,
bortxakeak...
Biolentzia Estrukturala, erakundeen biolentzia da; ejertzitoa,
polizia, gartzela eta zigorrak...
Biolentzia Kulturalaren
barruan, esaterako, patriarkatua litzateke; rolen banaketa,
jendarteko ohitura eta tradizioak…
Zer gertatzen da "biolentzia ikustezinak" azalarazten direnean;
lagun batek bikotekidea kolpatzen duenean esaterako? Bada, politikari
eta komunikabide guztiak agertzen direla salaketa eta adierazpenak
egitera, atzo Ortuellan egin zuten bezala. Noiz erantzungo diete bestelako biolentziei?
2013/05/08
Indarkeria gaitzetsi!
Bla, bla, bla... condena, condena, condena...Hori al da
adostutakoa? Baina zer da ordezkari politikoek eta euren
alderdiek proposatzen dutena? Comision de Seguridad baino Ortuellan
Elkarbizitza Batzordea behar dugu. PATETIKOA!
Kantu kalejira larunbatean :)
Azken urteotan gero eta gehiago dira
Euskal Herrian sortzen ari diren kantuzale taldeak. Gure ustez, talde
hauek dituzten helburuak oso interesgarriak dira: Batetik; kantatzeko
ohitura berreskuratzea; herrietako kaleak kantuz dinamizatzea,
alaitzea, jai giroa bultzatzea. Bestetik; kantuen bitartez euskal
kultura eta euskara bera bultzatzea.
LAU KATUn helburuekin bat egiten
dugunez, Ortuellako jaietan Meatzaldeko Berbalagunek eta Trapagaran Kantuz taldeak antolatu duten kantu kalejiran parte hartuko dugu,
gure herriko jaietan euskararen erabilera sustatzeko modu alaia eta
ederra da eta.
KANTU KALEJIRA Maiatzaren 11, larunbata, 19:30ean AEKko txosnan.
KANTU KALEJIRA Maiatzaren 11, larunbata, 19:30ean AEKko txosnan.
Oharra: Kantak ez badakizkizu, lasai
bertan kantutegiak banatuko dira. Smartphone bat badaukazu Kantari aplikazioa deskargatu!
2013/05/06
Ortuella, Tolerancia Cero?
Prentsan berri hau irakurri dugu, "Tolerancia Cero" con la violencia en las fiestas. Apur bat harritu gara eta galdera batzuk bururatu zaizkigu: Tolerancia Cero? Baten batek al daki zer
planteatuko du Ortuellako Udalak? Norekin adostu da? Zeintzuk dira
kultur eta gizarte eragile horiek? Zergatik orain, jaiak hasiko direlako ala duela 8 egun beste auzokide bat jipoitu dutelako?
Urtarrilaren 1eko tiroketaren ostean ez-ohiko udalbatzan; Ortuellako Udala osatzen duten alderdiek; PNV, PSE eta Bildu, horrelako istiluen aurrean protokoloa aktibatuko zutela adostu omen zuten; salaketak alegia. Gure ustez, azken urteotan gertatu diren egoera biolento horiek, eta ikusten ez diren bestelako biolentziak, ezin dira salaketetara mugatu. Ortuellan ere sentsibilizazioa eta prebentzio lana behar-beharrezkoa da; eskoletan, kolektiboetan, familietan... Eta politika horiek arrakastatsuak izango badira herritarron adostasuna eta inplikazioa beharko dituzte.
Jaiak hastear daude, eta guk 2012koetan bota genuen mezu bera konpartitu nahiko genuke; Jaietan ere, denon eskubideak defendatu! Zein da zuen iritzia?
Urtarrilaren 1eko tiroketaren ostean ez-ohiko udalbatzan; Ortuellako Udala osatzen duten alderdiek; PNV, PSE eta Bildu, horrelako istiluen aurrean protokoloa aktibatuko zutela adostu omen zuten; salaketak alegia. Gure ustez, azken urteotan gertatu diren egoera biolento horiek, eta ikusten ez diren bestelako biolentziak, ezin dira salaketetara mugatu. Ortuellan ere sentsibilizazioa eta prebentzio lana behar-beharrezkoa da; eskoletan, kolektiboetan, familietan... Eta politika horiek arrakastatsuak izango badira herritarron adostasuna eta inplikazioa beharko dituzte.
Jaiak hastear daude, eta guk 2012koetan bota genuen mezu bera konpartitu nahiko genuke; Jaietan ere, denon eskubideak defendatu! Zein da zuen iritzia?
Subscribe to:
Posts (Atom)














